Imanol Murua Uria, Sustatu.com
Fiskalak jarrera aldatuz geroztik, akusazio publikorik ez dago Egunkaria auzia-n. Eta akusazio partikularrik ere ez da inoiz egon, ustezko delituaren biktima zuzenik ez dagoelako. Beraz, herri akusazioa besterik ez da geratzen: AVT eta Dignidad y Justicia. Eta defentsa abokatuen ustez, Judiziamendu Kriminaleko Legearen arabera eta orain arteko jurisprudentziaren arabera, herri akusazioarekin bakarrik ez zegoen inor epaitzerik. Baina epaituko egingo dituzte.
Botin auziak, Emilio Botin bankariaren aurkako auziak, antzekotasun handiak ditu Egunkaria auzia-rekin, prozedura aldetik. Egunkaria auzia-n bezala, Botinenean fiskalak akusaziorik ez aurkeztea erabaki zuen, akusazio partikularrik ez zegoen eta herri akusazioak baino ez zuen aurkeztu akusazioa. Ondorioz, auzia artxibatu egin zuen Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak 2006ko abenduan, eta artxiboa berretsi egin zuen Auzitegi Gorenak handik urtebetera, herri akusazioarekin bakarrik ezin zela ahozko epaiketa egin argudiatuta.
Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak, Egunkaria epaituko duen berberak, Botin auziari buruzko autoan (2006-12-20) emandako argudioak dira hauek:
“Esto [herri akusazioarekin bakarrik epaiketa egitea] equivaldría a permitir que cualquier ciudadano no perjudicado u ofendido por el delito pueda, por su sola voluntad, actuar incluso en contra de los intereses del perjudicado u ofendido por el hecho ilícito y en contra del criterio del fiscal”.
“Si sólo pide la apertura una acusación popular y el Ministerio Fiscal han instado el sobreseimiento, habrá de buscarse al acusador particular pues la petición de aquélla por sí sola no puede dar lugar al dictado del auto de apertura de juicio oral”.
Baina Botin auzia prozedura laburtua zen, eta Egunkaria auzia, berriz, sumario arrunta da. Eta, nonbait, sumario nagusirako ez du balio, kasu honetan behintzat, auzi laburturako erabilitako irizpideak.
Biharko galdera: Zer argudiatu dute AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek akusazio idatzietan?
5 egun falta dira epaiketarako.