«Ea amaiera zoriontsua duen, hau da: absoluzioa auzipetuentzat. Sentitzen dudan moduan esaten dut», esan zuen atzo Odon Elorza Donostiako alkateak (PSE-EE), Radio Euskadin, Egunkaria auziaz galdetzean.
Nahiz eta absoluzioa izan epaia kaltea egina dagoela eta horren ordaina nola eman behar den ere galdetu zuen. «Uste dut absoluzioak lagunduko lukeela hainbat sektoretako jarrerak lasaitzen eta Justiziak argia neurri handiagoan egin dezan».