Abenduaren 15ean hasi zen Egunkaria-ren itxiera buruzko epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Berria Telebistak kazetaren itxiera kasu horretako bost auzipetuak elkarrizketatu ditu euren ibilbideaz. Gaur hasi da ematen (BIDEOA), Martxelo Otamendiri egindakoarekin.
Gero, astero, gainerako auzipetuei egindako elkarrizketak ikusi ahal izango dira Berria.info-n, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagari egindakoak. Elkarrizketa horietan euskalgintzan eta komunikabideetan nola hasi ziren kontatzen dute.