Azkoitiko Udalak ‘Egunkaria’-ren aldeko mozioa onartu du

2009, abenduak 23

Azkoitiko Udalak Egunkaria auzia-ri buruzko mozioa onartu zuen astelehen goizean egindako ezohiko udalbatzarrean. Egunkaria-ren aldeko herri batzordeak aurkeztutako idatziaren alde bozkatu zuten EAJk, hautetsi independentistek eta Batera Talde Independienteak. PSE-EEk kontrako botoa eman zion eta PPko zinegotziak ez zuen parte hartu bilkuran. Epaiketa salatu, elkartasuna adierazi eta herritarren konpromisoa eskatzen ditu mozioak.

PSE-EEko zinegotziak bere botoa arrazoitzean esan zuenez, «gai judiziala da hau eta auzipean dagoen bitartean alderdiak ez du bere jarrera adieraziko». Gainera, gaiak tratamendu politikoa eta alderdikoia izan duela salatu du.

EAJk mozioa babestu duen arren, Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurki onartuko den Egunkaria-ren inguruko beste testu bat ere aurkeztuko duela aurreratu zuen udalbatzarrean.

Mozioak dioena

“Azkoitiko Udalak Egunkaria auzia-ri buruzko honako mozioa onartu du udalbatzarrean:

Udal honek:

Egunkaria-ren aurkako prozesua salatzea: Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak 2003ko otsailaren 20an euskarazko egunkaria itxita, adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea urratzeagatik, euskararen aurkako erasoa egiteagatik eta Euskal Herriaren kontrako operazio politikoa burutzeagatik.

Egunkaria-ren aurkako epaiketan euskarazko kazetaren kontrako epairik ez emateko exijitzea Auzitegi Nazionalari, auzipetu guztiak baldintzarik gabe libre uzteko, eta Egunkaria-ri eta auzipetu denei kalteordainak ordaintzeko exijitzea.

– Elkartasuna eta babesa adieraztea auzian hasieratik inputatutako guztiei, eta haiek jasan behar izan dutena salatzea (atxiloketak, inkomunikazioak, tratu txarrak, torturak, kartzelatzeak, sakabanaketak…).

Egunkaria-ko azkoitiar langile, laguntzaile, babesle, iragarle eta irakurle izandakoei elkartasuna adieraztea.

Egunkaria-ren alde egiteko konpromisoa hartzea.

– Azkoitiar guztiei dei egitea ekimenetan parte hartzeko eta inplikatzeko”.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>