Larraulgo Udalak (Gipuzkoa) Egunkaria auzia-ri buruzko mozioa onartu du udalbatzarrean. Epaiketaren aurka azaldu da Udala, eta auzipetuei elkartasuna agertu die.
Beste udal batzuek ere onartu izan dituzte mozioak.
Larraulgo Udalaren mozioko testua
Udal honek:
– Egunkaria-ren aurkako prozesua salatzea: Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak 2003ko otsailaren 20an euskarazko egunkaria itxita, adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea urratzeagatik, euskararen aurkako erasoa egiteagatik eta Euskal Herriaren kontrako operazio politikoa burutzeagatik.
– Egunkaria-ren aurkako epaiketan Espainiako Auzitegi Nazionalari exijitzea euskarazko kazetaren kontrako epairik ez emateko, auzipetu guztiak baldintzarik gabe libre uzteko, eta Egunkaria-ri eta auzipetu denei kalteordainak ordaintzeko.
– Elkartasuna eta babesa adieraztea auzian hasieratik inputatutako guztiei, eta haiek jasan behar izan dutena salatzea (atxiloketak, inkomunikazioak, tratu txarrak, torturak, kartzelatzeak, sakabanaketak…).
– Hurrengo asteetan Egunkaria-ren alde egiteko konpromisoa hartzea.
– Larrauldar guztiei dei egitea ekimenetan parte hartzeko eta inplikatzeko.