Tentazioa

2010, urtarrilak 26

Xabier Lekuona (Berria)

Saria eman behar ziotela jakin nuenetik tentazioari eutsi ezinik aritu naiz. Larunbateko jira zen, baina zuhurtasunak ezetz zioen, lasai egoteko, ez zuela merezi. Zapia erakutsi orduko burua makurtzeko joera dudanez, Dignidad y Justiciari eskainitako jira idazten hasi nintzen ostegunean. Lepoko zaina lodi samar nabaritu nuen. Beraz, geldi.

Mozoloa ni larunbatean Euskadi Irratiko albistegiak entzuteagatik. Gregorio Ordoñez Fundazioak Dignidad y Justiciari saria eman diola-eta, ez nituen entzun bada Daniel Porteroren adierazpenak, gorrotoa lanabes besterik ez duen biktima elkarte bateko kidea bera. Besterik ezean, berriro ere, Egunkaria-z jardun zuen, bapo jarri zen. Irudikatzen ditut animoak eta txalo zaparrada.

Portero jaunak ez dakiena da Gregorio Ordoñezek berak bidaltzen zituela faxak Egunkaria-ra. ETAren finantzabide zen edota ETAk finantzatzen zuen -egia esan, ez dakit kontua gaur egun nola dagoen- Egunkaria-ra. Kazetaritza lizentziaduna, Ordoñezek bazekien etekina atera behar ziela larunbatei, politika sailean albiste gutxi dagoen egunei. Larunbatero jasotzen genituen prentsa oharrak, prentsaurreko deialdiak. Porterok ez bezala, Ordoñezek ez zuen susmatu Egunkaria gaizkiaren ardatzeko kide zela.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>