Madril

2010, urtarrilak 29

Luzien Etxezaharreta (Berria)

Lehen aldia. Gaua. Sei ordu Andoaindik Madrilera autobusez, ezin lo eginez. Amets gaizto asko. Erdian Burgos, Francoren egoitza militarra, ezpata mahai gainean 1970eko auzian, Gaztela inperiala. Victor Hugo ere bidaian, ziola 1810ean ziurtasunez frantsesak hortik ibiltzeko behar zituztela bost mila soldadu eta dotzena bat kanoiz osatu konboiak. Gau luzea Audiencia Nacionalerako bidean. Zer esan beharko epaileei entzungo dutenik? Badakite egia, ez direla hobendun, talde armaturik ez dela egon agintari Egunkaria-n. Bederatziak et’erdi: kafearen ordua. Zainetan, baina erakutsi behar lasaitasuna. Entzutegi berezi honek ez du itxura handirik, Komertzio Ganbara baten egitura zerbait, behereko aldeak behintzat. Lekukoak urratska ezker eta eskubi, bakoitzak bere hitzak zorrozten deitua izan aurretik. Aspaldiko kontuak direla eta, atsegina elkarren ikustea. Eta Gandiagaz egin duzun azken liburua… heriotzak dakarren hurbiltasuna eta egia. Uda batez Madrilen, zer liburu polita egin zuen. Preseski hemendik hurbil den Colon Plaza aipu zuen. Doala goiza eta auzia bertan behera bi egunentzako. Reina Sofian dela Picassoren obra hura. Aspaldi ikusi nahia. Lehen solairuan, eta nolako gela zuri zabalean. Ezin da argazkirik hartu, ez hurbildu gehiegi, alarma dago. Eta txori kantari hura? Doi-doia ikusgarri, beltza da hemen. Badago hala ere esperantzaren lilia. Eskerrak Pablo, biltzen dituzu munduko euskaldunak dolamen berdinean. Etorkizun hobeago batean ere.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>