Gipuzkoako batzarkide batzuk epailearekin bildu dira

2010, otsailak 2

Gipuzkoako Batzar Nagusietako hainbat ordezkari Javier Gomez Bermudez Egunkaria auziko epailearekin bildu ziren atzo, Madrilen, epaiketa saioa hasi aurretik. Gipuzkoako batzarkideek auzipetuak absolbitzeko eskatu zioten epaileari, prozesuak «solidotasun juridikorik ez duelako» eta «sufritu duten kaltea konpontzeko».
egunkaria_epaiketa.jpg

Luis Mari Ormaetxea Mahaiko lehendakariordea (H1!), Arantza Gonzalez bigarren lehendakariordea (EB), Arrate Albizu idazkaria (EAJ), Joseba Antxustegi EAJko batzarkidea eta Ander Rodriguez Alternatibakoa joan ziren. Bileraren ostean epaiketa epaigelatik bertatik jarraitu zuten batzarkideek. Argazkian, auzipetu batzuekin ageri dira.

Iragan urtarrilaren 13an Gipuzkoako Batzar Nagusietan harturiko erabakiaren harira izan ziren, atzo, batzarkideak Madrilen. Orduan, Batzar Nagusiek Auzitegi Nazionalari auzia behin betiko artxibatzeko eskatu zioten, auzipetuei elkartasuna adieraztearekin bat. Azken puntuan hainbat ordezkari epaiketara joatea onartu zuten, «gipuzkoarren elkartasun hori zuzenean adierazteko asmoz». PSE-EEk bat egin zuen lehen bi puntuekin, baina ez azkenarekin.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>