Txema Auzmendi Egunkaria-ko auzipetuak gustura bukatu du epaiketa, eta epaia ona izan daitekeela dio: “Absolbitu egingo gaituztela pentsatzeko arrazoiak ditut orain”, esan dio gaur Noticias de Gipuzkoa egunkariari. “Dena dela, beldur naiz denak ez absolbitzeko eta gu bostetako batek kartzela zigorra jasotzeko”.
Auzmendiren beste esan batzuk:
– “Kontrol faltaren sentsazioa izan dugu epaiketan zehar, indefentsioa, ezina; batik bat, guardia zibilak ikusten dituzunean gezurra esaten eta ezin duzunean parte hartu”.
– “Espainiako Auzitegi Nazionala ez da auzitegi normal bat, arlo askotan oso politizatuta dago”.
– “Kalte-ordaina 60 milioi eurokoa izan daitekeela kalkulatzen dute. Baina kalte batzuk ezingo dira konpondu. Langileak, akziodunak… kaltetu zituzten itxierarekin, eta kalte-ordainak jaso beharko lituzkete haiek”.
– “Aldeko epaia badago, hori ona izango da euskarazko hedabideentzat, baina ez du arazoa konpondu, kontsentsu politikorik ez dagoelako euskararen normalizazioari buruz”.