Egunkaria-ren aldeko aldarrikapenek etenik ez dute, eta atzerrian ere bada islarik, argazki hauetan ikusten den bezala.
Bi andoaindar Brasilen izan dira, eta Egunkaria libre! elastikoekin goiko eta beheko argazkiok atera dituzte Rio de Janeiroko leku ezagun horretan.
Jon Garate, Aitziber Aizpuru, Ander Garate, Eritz Garate eta Gorka Garate azpeitiarrak Saharako Maratoia kirol ekimenean izan berri dira eta, atseden une batean, Egunkaria libre! kartela jarri eta argazkia atera zuten (behean).
Beste euskal herritar batek Argentinan atera du argazkia: Buenos Airesen, Maiatzeko Plaza esanguratsuan, Egunkaria libre! aldarrikatuz argentinar desagertuen amekin batera (behean).