Orlando Zapata preso kubatarraren heriotzaren ondoren —otsailaren 23an hil zen, gose grebagatik— Guillermo ‘Willy’ Toledo espainiar aktoreak (Madril, 1970) hura “gaizkilea” zela eta “disidente politikoa” ez zela esan izanak hautsak harrotu ditu Espainian, eta kritika asko jaso ditu. Ostiralean Publico-ren webguneak elkarrizketa digitala egin zion Toledori (argazkian), eta honek Egunkaria auzia hizpide izan zuen. Epaiketa salatu zuen.
(Josuren galdera) Kaixo, Willy. Uste al duzu Espainian preso politikoak daudela? Uste al duzu Espainiako Justiziak botere politikotik independentziaz jokatzen duela? Animo.
Guillermo Toledo. Espainian duela urte batzuetatik itxita dauden hedabideak daude, eta orain haietako bat epaitzen ari dira, zergatik eta euskaraz idazteagatik eta Espainiako Erresumaren informazio ofiziala ez emateagatik. Hedabide hori Egunkaria da, eta garbi ikusten da Espainian adierazpen askatasunaz zer egoera dagoen.