Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea elkarrizketatu du Goiena-k eta, besteak beste, Egunkaria auzia izan dute hizpide.
‘Egunkaria’ auziaren gainean ze iritzi daukazu?
Bidegabekeria handia da egunkari bat ixtea jendarte demokratiko batean. Ekintza guztiz larria da. Euskarari gerta dakiokeen faktorerik positiboenetakoa izango litzateke absoluzioa. Bake giroa ekarriko luke. Prozesu honetan, Egunkaria ez ezik, euskara bera ere auzitan egon da, neurri batean. Eta inportantea da esan ahal izatea euskara biolentziaren mundutik urrun dagoela.
Hemen Goiena-ko papereko elkarrizketa (8. orrialdean).