Anjel Lertxundi (Berria)
Bihar absolbitzen badituzte (hori dugu gutxienik exijitzen), poztu egingo gara absolbituengatik, eta ea gure topekin arintzen diegun pasatu behar izan duten —eta oraindik pasatu beharko duten— kalbarioa.
Bihar absolbitzen badituzte, ez daitezela lezionatzen eta sekula gertatu behar ez zuenari etekinak ateratzen hasi, inork ez diezagula ospakizuna ozpindu demokraziaren garaipen bat izan dela esanez. Ez baita garaipen bat izango, denetarik duen porrot sekulako baten ispilua baizik: nahi erara baliatutako demokrazia eta justizia; unean uneko komenientzien araberako prozedura; mendekua; epaileen arteko liskarren fruitu eta ondorioa; muga antropologiko/linguistiko baten bestaldeko eremu guztian ETA ikusten dutenen itsukeria; gaztelaniarekin sekula erakutsiko ez luketen mespretxu eta oilarkeria…
Bihar absolbitzen badituzte, pisu handia kenduko zaigu gainetik, horixe egia. Baina letxe txarra, ez.
Zorionak eta bejondeizuela, Anduk esan bezala, absoluzioak ez gaitu aseko, kaltea egina dago, baina ez da gutxi. Pozarren besarkada bat, zazpi urte luzez nozitutako sufrimendu guztia atzean lagako duzuelako orain!
Comment by tane — 2010(UTC)k2010 apirilaMon, 12 Apr 2010 12:44:11 +0000UTC4 12(pm) @ 12:44