Gustura hartu dute absoluzioaren albistea Egunkaria-ko langile ohiek, “poza eta lasaitasuna” azaldu dute, baina, hala ere, sentimendu kontrajarriak piztu dizkiela aitortu dute hainbatek. Sentimendu kontrajarriak iruditzen zaielako errugabetzeak ez duela zazpi urteko bidegabekeria konpontzen, eta, halaber, gogoan dutelako oraindik amaitzeke dagoen auzi ekonomikoa eta gogoan dituztelako beste zenbait auzi politiko. Horren guztiaren berri eman digute bideo honetan.