Absoluzioa

2010, apirilak 13

Koldo Aldabe (Berria)

Absoluzioa iritsi da. Txema Auzmendi, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Uria errugabetu egin dituzte, Egunkaria errugabetu egin dute.

Exijitzen genuen epaia iritsi da; ez genuen besterik onartuko. Ospatu ere egin dugu, atzo hori egitea zilegi genuen eta.

Justiziatik oso urrun gaude, ordea. Justiziak ezin du-eta konpondu atzera bueltarik ez duena. Alferrik esango dute Espainiako justizia garantista dela, auzitegi bateko sala batek beste baten gehiegikeriei jipoia eman arren, ez baitu ezer konpontzen. Gainera, zer dela eta Egunkaria absolbitu Egin zigortu eta gero, ez bada lehena bestea justifikatzeko? Ezin esan, gainera, oraingo epaiak etorkizuneko beste operazioren bat geldiaraziko duen.

Bide luzea geratzen da, bai, justizia benetakoa iristeko. Auzibideak ixtetik hasi beharko lukeena. Eta askok egiten duten galdera: bai, baina Euskaldunon Egunkaria zertan da?

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>