Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak Egunkaria auziko auzipetuekin justizia egin dadin eta auzia «behin betiko eta justuki itxi dadin», laguntza eskatu zion atzo Europako Parlamentuari. «Demagogiak, sentimenduen manipulazioak eta salbuespenezko legediek eragiten dituzten ondorioen inguruan arreta jartzeko» eskatu zien parlamentariei.
Egunkaria auziko bost epaituen absoluzioak zera utzi du argi Bilbaoren arabera: «Ez Espainiako Konstituzioak ezta Kode Penalak ere ez dute onartzen egunkari bat ixtea». Akusazio «guztia» euskal kultura defendatzea ETAri laguntzea dela dioen aurreiritzitik abiatuta eraiki zela ere salatu du Bilbaok.