Blanca Urgell: berandu, makal eta ilun
‘Egunkaria’-ren materiala salgai Mutrikun
11:30etik aurrera, Goiko Plazan. Herriko batzordeak antolatuta.
Berandu eta motz
Anjel Lertxundi (Berria) (more…)
Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteak ere ‘Egunkaria auzia’-ren absoluzioa eskatu du, “hori baita onar daitekeen epai bakarra”
RSF Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteak ere Egunkaria auzia-n absoluzioa emateko eskatu du. “Izan ere, duela zazpi urte hasi zuten instrukzioa baina Egunkaria-ko auzipetuen eta ETAren arteko ustezko loturak ez dituzte frogatu”. (more…)
20.000 atxikimendu jadanik
Dagoeneko 20.000 lagunek eman dute Egunkaria-ren aldeko atxikimendua egunkaria.info webgune honetan. Gaur lortu da kopuru horretara iristea. (more…)
Elkarretaratzea Donostian
12:00etan Bulebarrean, Egunkaria libre! lelopean, Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteak antolatuta.
Jaurlaritzako Kultura sailburuak eskatu du “Justiziak behin betiko amai dezala” auzia
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak esan du “[Espainiako] Justiziak behin betiko amai dezala” nahi duela berak, gaur www.irekia.euskadi.net webgunean egindako adierazpenean. (more…)
Itzuli dira, iragarri bezala
Abenduaren 15ean hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean Egunkaria-ren aurkako epaiketa eta, bezperan, Andoainen (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parketik Madrilera autobusean irtetean Joan Mari Torrealdai auzipetuak iragarri zuen: “Etorriko gara, eh; etorriko gara”. Eta etorri dira; epaiketa bukatu eta hurrengo egunean ere etorri dira. Gaur. (more…)
Hala ere…
Koldo Aldabe (Berria) (more…)



