Esker ona adierazi dute auzipetuek

2010, apirilak 12

Hunkituta eta pozik hartu dituzte gaur arratsaldean Martin Ugalde Kultur Parkean bildutako Egunkaria-ko langile ohien txaloak bost epaituek, absoluzioren berri izan ondoren elkartu direnean. (more…)

Martxelo Otamendi: “”Zorretan gaude jende askorekin””

2010, apirilak 12

Pozik agertu da Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendari eta auzipetu ohia epaiaren berri izan eta berehala egin duen adierazpenean. Pozik dagoela azaldu du epaitutako bost lagunak ez ezik, “Egunkaria-ko langileak, Egunkaria enpresa bera, Egunkaria-ren irakurleak, Egunkaria-ko akziodunak” errugabetu dituelako gaurko epaiak: “Denak geratu gara gaur absolbituta”, azpimarratu du. (more…)

Langile ohiak, pozik

2010, apirilak 12

(more…)

‘Egunkaria’ absolbitua

2010, apirilak 12

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko bost auzipetuak, euren kontrako frogarik ez dagoela ebatzita. Absolbitu egin du, beraz, Egunkaria. Gaur atera du epaia, 12:50 aldera. Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandezek osatu dute epaimahaia, eta aho batez hartu dute erabakia. Hemen sententzia. (more…)

Bihar

2010, apirilak 11

Anjel Lertxundi (Berria) (more…)

Zazpi urte, hamaika buruhauste

2010, apirilak 11

Euskarazko prentsari kolpe gogorra eman zion Guardia Zibilak duela zazpi urte, Euskaldunon Egunkaria itxita. Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen agindua lortu zuten horretarako, ordurako aski ezagunak ziren agiriak erabiliz hainbat txosten idatzita. Euskarazko egunkari bakarra ETArekin lotzeko frogak bilatzeari ekin zion gero, baina ez zuten ezer berririk aurkeztu. Hala ere, ez zioten beren eginahalari utzi. (more…)

Amesgaiztoaren amaiera

2010, apirilak 11

Urtzi Urrutikoetxea (Berria) (more…)

Gauza bakarra

2010, apirilak 10

Koldo Aldabe (Berria) (more…)

Astelehenean emango dute ‘Egunkaria auziko’ epaia

2010, apirilak 10

Espainiako Auzitegi Nazionalak datorren astelehenean emango du Egunkaria auziko epaia, martxoaren 26an iragarri zuenez. Epaia modu arruntean kaleratuta ezagutaraziko du; hau da, ez du epaiaren irakurketa publikorik egingo eta epaituek ez dute Auzitegi Nazionalera joan beharrik izango. (more…)

; ?>