Egunkaria-ko langile ohiek batzarra egingo dute larunbatean, otsailak 9, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bost urte hauetan gertatutakoa aztertu eta aurrera begirako ekimenak eztabaidatuko dituzte. (more…)
Egunkaria-ko langile ohiek batzarra egingo dute larunbatean
Egunkaria-ko auzi ekonomikoa ere Auzitegi Nazionalean epaituko dute
Egunkaria-ko auzi ekonomikoko zortzi auzipetuen apelazio helegitea atzera bota eta auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzea agindu du bertako Penaleko Salak. Egunkaria-ko auzi ekonomikoko defentsak behin eta berriro planteatu izan du, auzi hau, epaitzekotan, Euskal Herriko auzitegiek epaitu beharko luketela. (more…)
Egunkaria auziaren egoera juridikoa
Egunkaria auziko sumario nagusiaren zein atal ekonomikoaren egoera juridikoak zertan diren azaldu berri du Iñigo Iruin abokatuak, Durangoko Liburu eta Disko Azokan eginiko mahai-inguruan. Nahasiak izaten dira auzi judizialen tripak. Areago, ustez egindako delituak zein diren argi ez dagoenean. Egunkaria auziaren egoera ulertarazten saiatu zen Iñigo Iruin abokatua, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria eta Juan Mari Torrealdai auzipetuekin eginiko mahai-inguruan. Azken egunotan hitzetik hortzera ibili den Botin auziari buruzko ebazpenak Egunkaria auzian izan dezakeen eragina ere azaldu zuen. «Izan dezakeena, ez ezinbestean izango duena»,ohartarazi zuen abokatuak, eta zuhurtziaz aritzeko eskatu. (more…)
Sekula baino bateratuago aritzeko deia
Orain 17 urte, 1990eko abenduaren 6an, ikusi zuen argia lehen aldiz Euskaldunon Egunkaria-k, euskara hutsezko egunerokoak. Egunkaria sortu zutenei eta haren bilakaeran zerikusia izan zutenei esker ona emateko ekitaldia egin da Durangon.
17 urte geroago, itxita dago Egunkaria, 2003ko otsailaren 20az geroztik. Sorrera ahalbidetu zuten hainbat lagun eta egunerokoak aurrera egin zezan lan egin zuten beste hainbat auzipetuta daude. Epaiketaren zain. 40 urtera arteko espetxe zigor eskaerak dituzte hamabi lagunek Egunkaria-ren alde lan egiteagatik. Baina, auzia ez dela auzipetutako hamabi lagun horie aurkakoa soilik sinetsita daude epaiketa zain daudenak. Egoera are larriagoa dela. Egunkariaixteko erabilitako argudioei erreparatuta, «euskalgintza osoaren» aurkako erasoa dela. Herri oso baten aurkakoa dela. (more…)
Egunkaria aurrera! Durangon
Bihar, abenduak 6, Euskaldunon Egunkaria sortu zeneko 17. urteurrena izango da. Egunkaria 2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Egunkaria-ko 12 arduradun eta langile ohi ahozko epaiketa noiz hasiko zain daude, 40 urte arteko kartzela zigor eskaerekin.Euskaldunon Egunkaria sortu zutenei eta haren bilakaeran zerikusia izan zutenei esker ona adierazteko ekitaldia egingo da bihar Durangon, Egunkariaren Alde Elarteak deituta. Egunkaria-ren lehen urteak gogoratzeko ikus-entzunezkoa; esker ona Egunkaria Sortzen-eko kideei, akzionistei, langile ohiei eta Herri Batzordeetan aritutakoei….
Egunkariaren Alde Elkartearen izenean, Joan Mari Torrealdaik egungo egoeraren irakurketa egingo du.
Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian
18/98ko auzipetuen atxiloketak direla eta
Azken bi asteetan Auzitegi Nazionaleko Del Olmo epaileak Egunkaria kasuaren adar ekonomikoan hartutako erabakien atzean zer zegoen asmatzeko arazoak genituen.
Ostiralean 18/98 sumarioan epaitutako euskal herritarren aurka hartutako ebazpen basaren ondoren gauzak argiago ikusten ditugu: Auzitegi Nazionalak ohituak gaituen onenean dirau. Egunkari bat, enpresa batzuk, nazioarteko lana eta lan politikoa egiteagaitik zigortu dituzte atxilotutakoak, Euskal Herri proiektu bat aurrera atera nahi izateagatik. Eta bide horretan euskal herritarrok, oro har, eskubide zibil eta politikorik gabe uzten gaituzte. (more…)
Zer zen Egunkaria
Sorrera
Egunkaria 1990eko urtarrilean euskalgintzatik sortutako ekimena izan zen. Xede nagusia “egitasmoaren independentzia eta zabaltasuna bermatzea” zen. 1989ko azaroaren lehenean euskarazko egunkari bat abian jartzeko lehen bilera egin zen Donostiako Joxemiel Barandiaran lizeoan. Bilerara Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB) deitu zuen, eta honako erabaki hauek hartu ziren, besteak beste: euskarazko egunkariaren aldeko giroa sortzea eta horretarako firma bilketa bat abian jartzea. Eta, bitartean, asmo berria euskalgintzako sektore zabalagoetara eramatea. Egunkariaren beharra ez zen orduan sortu, hala ere. 80ko hamarkada, bereziki, hasieratik bukaerara zeharkatu zuen egunerokoaren eztabaidak. (more…)
Nazioarteko juristen txostena
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak antolatuta gatazkei eta informazio askatasunari buruzko jardunaldiak egin ziren Donostiako Miramar jauregian 2007ko azaroaren 5ean.
Itzal handiko jurista talde batek -Kai Ambos (Gottingen-eko Unibertsitatea), Juan Luis Gomez Colomer (Castelloko Unibertsitatea), Luis P. Salas Calero (Floridako Unibertsitatea) eta John Vervaele (Utrecht-eko Unibertsitatea- komunikabideen, itxierari buruzko txostena landu zuten. Besteak beste, Egunkaria’ eta ‘Egin’ legeria urratuz itxi zituztela diote. Honakoa da aurkeztu zuten txostena, osorik (more…)