Iñaki Petxarroman
Torrealdairen legatua
Torrealdai: “Leku naturalean sortu zen ‘Egunkaria’: euskalgintzaren baitan”
Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso du Joan Mari Torrealdaik. Euskararen eta euskal kulturaren alde “erreferente” eta “eredugarri” izan delako saritu dute. BERRIAk elkarrizketa egin dio; hona hemen Egunkaria-ri buruzko esanak. Berria-ko elkarrizketa osorik. Bideoan, sari ematea; hemen ekitaldiko albistea. (horrez gain, Gara-ko eta Noticias-eko elkarrizketak)
Gogoratzeko eta ospatzeko eguna
Ametsa egia bihurtu zuten; eurena eta milaka euskaldunena: euskarazko kazeta nazionala egunero kioskoan edukitzea. Ametsa zen, gauzaezina zirudielako, utopia, erokeria. Baina lortu zuten: 1990eko abenduaren 6an jaio zen Euskaldunon Egunkaria. Herenegun, 25 urte geroago, berpiztu egin zen Espainiako Auzitegi Nazionalak indarrez itxitako hedabidea: 7.733. zenbakia izan zuten irakurleek esku artean. Sorrera egun haietako emozioak ere inoiz baino biziago izan ziren proiektuan parte hartu zutenen oroitzapenetan. Gainerakoen memoria eraikitzeko, Egunkaria-ren lehen urratsei buruzko dokumentala aurkeztu zuen igandean Eriz Zapiainek: «Asmoa da 20 urteko gazte batek ikustea nola sortu zuten egunkari bat egunero erabiltzen dugun teknologiarik gabe». Ondoren, bazkari bat egin zuten langileek. Ikus ekitaldiko eta bazkariko argazki bilduma
Errelatoarekin bueltaka
Josu Landa
Irakurri berri dut Jakin aldizkarian Joan Mari Torrealdairi egin dioten elkarrizketa luzea, Egunkaria-ren 25. urteurrena dela eta. Sabelean ustez amatuak nituen su batzuk isiotu zaizkit nire zentzu onaren eta ganoraren borondateaz kontra. Zinez argigarria da bertan egiten den narrazioa (mila esker handi bat, Joan Mari, eta eutsi!), batez ere jazarpen politikoari lotutako pasarteetan. Ni neu han inguruan ibili nintzen edo, baina bertan kontatzen diren gehienak ahantziak nituen eta beste zenbait lehenbizikoz orain irakurriak. (more…)
Paparrean
Mikel Elorza
Madrilen El País edo Parisen Libération edo Londresen The Guardian-en aldarria kamixetan daraman inor ikusiz gero atzeraka eragingo lidake, zer dabil egunkari baten propaganda egiten, pentsatuko nuke. Hurrengoan banku edo petrolio-enpresa batenarekin aterako da! Atzeraka, jakinda hogeita bost urteetan Euskaldunon Egunkaria-ren ez dakit zenbat elastiko diferente jantzi ditudala, egunkari batenak, harro asko jantzi ere. Hainbat aldizkari edo fanzineren aldarrikapena inoren papar edo bizkarrean ikusiz gero ez nintzateke lar asaldatuko, txikiaren, ikusgaitzaren bultzada dela badakidalako, eta gureak ere bazuelako hortik, txikiarenetik, ikusgaitzarenetik. Baina baita The Guardian, El País edo Libération bezalakoak izateko asmotik ere (ez naiz kazetaritza estiloei buruz ari, ez heldu belarri horretatik iritzi honen buruari). (more…)
“Egia bihurtu genuen urte askoan amestutakoa”
1990eko abenduaren 6an argitaratu zen Euskaldunon Egunkaria-ren 1. zenbakia, Durangoko Azokak 25. aldiz ateak ireki zituen egun berean. Mende laurden bat atzera egin dute, egun hura gogoan: ekitaldia egin dute azokaren testuinguruan, urteurrena gogoratzeko. Bertan, Gaur irekiko ditu ateak dokumentala eman dute.
Langileen bazkaria
25 urte hauetan Egunkaria-n eta BERRIAn kontseilukide eta langile izandakoek ospakizun gisa bazkari bat egin dute gaur Zornotzan (Bizkaia), Uxarte sagardotegian. 126 lagun bildu dira. Bazkalondoren argazki bat atera zuten, eta mende laurden honetan hil diren hemeretzi kideak gogoan izan dituzte. Ikus ekitaldiko eta bazkariko argazki bilduma
‘Egunkaria-k 25 urte’ gehigarria
32 orrialdeko gehigarri bat atera du BERRIAk. Iritzi artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak, marrazkiak… daude, Egunkaria-ren lehen diseinuarekin. Azala da hau.
Eskerrak emateko eguna
Martxelo Otamendi (BERRIAko zuzendaria)
Mende laurdena beteko da gaur, Vicent [Partal], Euskaldunon Egunkaria sortu genuela, mende laurdena eguneroko egunkari nazionala egiten, ekimen handiko euskaltzale askoren laguntzari eta langileen konpromisoari esker. (more…)








