Lehen zenbaki haiek (#Egunkariak25)

2015, azaroak 30

Pello Urzelai

1990eko abenduaren 5era, hau da, Euskaldunon Egunkaria-ren benetako lehen alea egiteko unera, estu samar iritsi ginen. Hori da, bederen nire oroitzapen lausotua. Probak egiteko denbora eskasarekin, egunkari bat argitaratzeak eskatzen duen makineria handia ongi koipeztatu gabe. Gehien-gehienentzat lehen aldia zen egunkari batean kazetari aritzea. Hala ere, bagenekien atera egingo zela, biharamunean kioskoetan izango zela lehen zenbakia. (more…)

Nire aurrekariak (#Egunkariak25)

2015, azaroak 23

Pello Urzelai

Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren 25. urteurrena gertu dagoela [abenduaren 6an, Durangon ospakizun ekitaldi bat izango da], atzera begiratu eta oroimena astintzeko ahalegina egin dut. Orduko begirada berreskuratu nahi izan dut, garai bakoitzak bere kodeak dituelako. Izan ere, maiz desitxuratzen dira oroimenak, garaiko egoeratik eta bizipenetatik urruntzen direnean. Beraz, oroitzapenak freskatzeko nire aurrekarietara jo dut: Euskaldunon Egunkaria sortzear zegoenean Hemen astekarian idatzitakoetara. Izan ere, Egunkaria Sortzen eta Euskaldunon Egunkaria-ren proiektuaren jarraipen estua Hemen astekaritik egin bainuen. (more…)

Irakurle izango zirenak, lehen albistea idazten

2015, ekainak 24

Duela 25 urteko udaberrian, Euskaldunon Egunkaria sortzeko dirua biltzeko kanpaina egin zuten. Helburu horrekin, Euskal Herriko auzo eta herrietan 185 batzorde eratu ziren. 3.000 boluntario inguru ibili ziren euskarazko egunkari nazionalaren proiektua ezagutarazten. Egunkaria Egunak ere antolatu ziren.
dddd.jpg
(more…)

Torturaren mina, muineraino

2015, apirilak 12

Atxilotu zutenetik gaur arte bizi izandako guzia kontatu du lehen pertsonan Joan Mari Torrealdaik Baionan, torturari buruzko jardunaldietako azken mahai inguruan. Detaile xehez eta mukuru beteriko anfiteatroaren aitzinean egin du lehen aldiz jasandako torturen kontaketa. Tortura gisa bizi izan baititu guziak: etxeko atxiloketa, haren dokumentuen eta lanen miaketa, Madrilerako bidaia eta inkomunikazioa; baina baita epaiketaren zain egondako urteak, epaiketa bera eta horrek guziak ekarritako ondorioak ere. “Prozesu guztia izan da tortura: fisikoa eta psikologikoa. Eta horren guztiaren ondorioak orain ari naiz pairatzen”. Luzerako ondorioak, gainera, ez dira psikologikoak bakarrik: hezur-muineko minbizia duela jakinarazi du Torrealdaik, eta bizi izandakoari egotzi dio. “Ez naiz sendagilea eta ez dut frogarik aurkeztuko. Nire minbiziak erroak non dituen, ordea, nik garbi dut, eta nire psikiatrak ere bai”. Torrealdairen testigantza, osorik

6092003.jpg
(more…)

Imanol Kerejeta: “Lotura dago Torrealdairen minbiziaren eta jasandakoaren artean”

2015, apirilak 12

Salaketa gogorra egin zuen atzo Joan Mari Torrealdaik Baionako jardunaldietako azken saioan. Euskaldunon Egunkaria-ren bortxazko itxiera jarri zuen sortu zaion minbiziaren eragile. Ez da Torrealdairen asmakizun hutsa: Imanol Kerejeta psikiatraren urteetako ikerketan dago oinarrituta salaketa hori. Imanol Kerejeta (Caracas, Venezuela, 1953) Donostiako Unibertsitateko Psikiatria zerbitzuburua da. Euskaldun berria da, eta maisutasunarekin darabiltza euskara eta kontzeptu zientifikoak. (more…)

‘Egunkaria’ zena eta justizia

2014, azaroak 2

Olariagak Berria-n Santu Guztien egunaren biharamonean argitaratutako zinta. “Errugaberik ta errudunik gabeko justizia?…”. (handiago ikusteko).
olariaga.jpg
(more…)

“Eskerrik asko, eta ez ahaztu”

2014, urriak 18

Egunkaria-n auzipetuta izan direnek eskerrak eman dituzte Andoaingo ekitaldian (atzo izan zen). Hemen haien izenean Joan Mari Torrealdaik egindako hitzaldiaren testua (irudian, bideoa). Kazetaren itxiera kasuan absoluzioa izan zen, 2010ean; eta auzi ekonomikoan preskripzioa, 2014an. (more…)

Bukatu da ‘Egunkaria auzia’, zigor epairik gabe

2014, urriak 18

Gipuzkoako (Euskal Herria) Lurralde Auzitegiak itxi egin du Egunkaria-ko auzi ekonomikoa eta, horrela, 11 urteren ondoren auzia bukatu egin da, zigor epairik jaso gabe, 2010ean, kazetaren itxierako epaiketan absoluzioa eman baitzuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. (more…)

Euskal Herria, Katalunia

2014, urriak 18

Martxelo Otamendi, ekta Vicent Partal eta Jordi Evole katalanak Egunkaria auziaz mintzatu dira Berria-n. (more…)

; ?>