Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis, Jose Mari Dorronsoro eta Carmen Gisasola euskal presoek azpimarratu dute ETAk ez zuela Egunkaria-ren sorreran parte hartu eta ez zutela horretaz erakunde armatuko “batzorde eragilean” “batere” hitz egin. Akusazioak eskatuta, lekuko gisa deklaratu dute hirurek, gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Egunkaria-ren aurkako epaiketako hirugarren saioan. (Berria.info) (more…)
Txelisek azpimarratu du ETAk ez zuela ‘Egunkaria’-ren sorrera garaian parte hartu
Joxemi
Xabier Lekuona (Berria) (more…)
Mugez haragoko hedabideetan ere albiste
Egunkaria-ren aurkako epaiketa oihartzun handia izaten ari da Euskal Herriko mugetatik kanpo ere. Gertuko lurraldeetatik harago, AEBetan, Alemanian, Suitzan, Lituanian eta Laponian ere albiste da auzia. (more…)
Epaiketa egiteko zazpi urte igarotzeak Justizia “zalantzan” jartzen du, Patxi Lopezen arabera
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du Egunkaria auzia-n “justizia egitea” espero duela, eta epaiketa lehenago egin beharko litzatekeela uste du. (more…)
Martxelo Otamendiren hitzaldia Valentzian
Egunkaria kazeta: adierazpen askatasunaren aurkako erasoa. Auzi judizialaren egoera hitzaldian mintzatuko da, Accio Cultural del Pais Valencia elkarteak antolatuta. Urriaren 1a Kultura Kontenporaneoko Zentroan ariko da, 19:30etik aurrera.
Martxelo Otamendiren hitzaldia Zaragozan
Prentsa: adierazpen askatasuna eta errepresioa hitzaldian hitz egingo du, Carmen Lamarca abokatu eta unibertsitate irakaslearekin eta Ricardo Vazquez Prada idazle eta kazetariarekin. Ekonomika Fakultateko aretoan hitz egingo dute, 19:00etatik aurrera. Egunkaria-ren aldeko Aragoiko Plataformak antolatu du hitzaldia.
‘Berria.info’-k bihar ere saioaren zuzeneko testu kontakizuna egingo du, 10:00etatik aurrera
Pilotako ordezkarien nahia
Patxi Jauregi Gipuzkoako Pilota Federazioko presidenteak Egunkaria kasuko auzipetuak ere gogoan izan zituen Berria-ren 7. Pilota Txapelketako aurkezpenean: «Finalean Martxelo Otamendi eta gainontzekoak sariak ematen ikustea espero dugu».
Josu Erkoreka: «Auziak demokratikoki ez dauka funtsik, juridikoki ere ez»
Josu Erkoreka Espainiako Kongresuko EAJko diputatuak uste du absoluzioa eman behar dela Egunkaria-ren aurkako epaiketan (Berria). (more…)




