Abenduaren 26an (larunbata), 12:00etan, Egunkaria-ko langile ohien elkarretaratzea Donostian, bulebarrean. Egunkaria-ko lankide ohi auzipetuei elkartasuna adieraziko diete. Deialdia irekia da, ohi bezala.
Irail bukaeratik arlo desberdinetako ordezkariek bilkurak egin dituzte han eta hemen.
Azkoitiko Udalak Egunkaria auzia-ri buruzko mozioa onartu zuen astelehen goizean egindako ezohiko udalbatzarrean. Egunkaria-ren aldeko herri batzordeak aurkeztutako idatziaren alde bozkatu zuten EAJk, hautetsi independentistek eta Batera Talde Independienteak. PSE-EEk kontrako botoa eman zion eta PPko zinegotziak ez zuen parte hartu bilkuran. Epaiketa salatu, elkartasuna adierazi eta herritarren konpromisoa eskatzen ditu mozioak. (more…)
Abenduaren 15ean hasi zen Egunkaria-ren itxiera buruzko epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Berria Telebistak kazetaren itxiera kasu horretako bost auzipetuak elkarrizketatu ditu euren ibilbideaz. Gaur hasi da ematen (BIDEOA), Martxelo Otamendiri egindakoarekin. (more…)
«Ea amaiera zoriontsua duen, hau da: absoluzioa auzipetuentzat. Sentitzen dudan moduan esaten dut», esan zuen atzo Odon Elorza Donostiako alkateak (PSE-EE), Radio Euskadin, Egunkaria auziaz galdetzean. (more…)
Euskal alderdi politiko eta sindikatu gehienek babestu dute Egunkaria libre! aldarrikapena Bilbon eginiko mobilizazioan. Aho batez salatu dute auzia zentzugabekeria dela, eta epaituen absoluzioa eskatu dute. (more…)