Epaiketako lehenengo bi egunetan fiskalak agertutako jarrerarekin baikor agertu da, baina kezkatuta itzuli da Euskal Herrira Martxelo Otamendi. Egunkaria-ko zuzendari ohiaren aburuz, epaiketako bi saioetan, eta bereziki herenegun eginikoan, agerian geratu da Guardia Zibilak bultzatu zuela Egunkaria ixtea. (more…)
Otamendi: «Guardia Zibila ez dago ohituta Madrilen partidak galtzera»
‘Egunkaria’ ixtea eskatu zuela onartu du instrukzio buru zen guardia zibilak
Euskaldunon Egunkaria ixteko eskaera R28575H guardia zibilak egin zion Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileari. 2003ko otsailaren 17an egin zuen eskaera hori; hain justu, epaileak agindua eman baino hiru egun lehenago. Iñigo Iruin abokatuaren galderei erantzunez onartu zuen hori auziko instrukzioa gidatu zuen guardia zibilak. (more…)
Estatuaren zulo beltza
Pello Urzelai (Berria) (more…)
Uniformeen jauregian
Mikel Elorza (Begiradak, Berria) (more…)
«Kezkatuta jarraitzen dugu eta orain arteko babesarekin segitu behar dugu»
Manifestaziora joateko deia egin du Kontseiluak, «ezer ez delako aldatu»
Urteek aurrera egiteak ez ditu gauzak aldatu, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera. Egunkaria-ren itxiera eta zuzendaritzako kide batzuen atxiloketa euskararen eta euskal kulturaren aurkako erasoa izan zen, eta, zazpi urte geroago, ez dauka dudarik horrela dela oraindik ere. Kalera ateratzeko, orduan bezainbeste arrazoi badaudela argi du. (more…)
Laburrean ozen
Ez da preso, libre baizik sarean, munduan Egunkaria. Adierazpen askatasunaren plaza bihurtu da Internet, eta hor, duela zazpi urte bahitu zuten kazetaren askatasuna exijitzeko mezuak ugaritu dira azken asteotan. Geldiezina, bizia, bizkorra, halakoa da komunikazioa sarean. (more…)
Adierazpen askatasunari buruz aritu da Otamendi Madrilen
Auzipetuek, akusazioak ezeztatzeaz gain, «infernua» ere kontatu dute
Egunkaria auziko bost auzipetuen hitza entzun zen epaiketaren lehen saioan. Irmo akusazioak ukatzean eta dardarti jasandako tortura eta tratu txarrak gogoratzean. Iñaki Uria, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai eta Txema Auzmendi pasatu ziren akusatuen aulkitik, Euskaldunon Egunkaria nola sortu zen, zer zen, nola jarduten zuen azalduz. ETA edo KASekin zerikusi guztia ukatuz. Proiektu independentea eta anitza aldarrikatuz. (more…)








