Maialen Lujanbio, Arkaitz Estiballes, Jon Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek Egunkaria auzia hizpide izan dute Bertsolari Txapelketa Nagusian, bideo honek jasotzen duen bezala.
Bertsolariek hizpide Txapelketa Nagusian
Arabako Euskara eta Kultura diputatuaren babesa
Lorena Lopez de Lacalle Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatuak bere babesa eman zien lehengo astean, prentsaurreko batean, Egunkaria-ko auzipetuei.
Elkartasun kantuak eta ufadak Donostian
«Hiltzaile bat bezala / hemen naramate; / bi eskuak loturik, / mundutik aparte; / errurik ez dudala / azaldu nahi nuke. / Egia nahi dunantzat / emana dut merke». Julen Lekuonaren kantua ez dago hilero-hilero Donostian Kantu Jira egiten dutenen ohiko errepertorioan. Larunbatean, ordea, bai. Kantu jira Euskaldunon Egunkaria itxi izana salatu eta auzipetuei babesa emateko baliatu baitzuten, Egunkaria libre! lelopean.
Ardo dastaketa jendetsua Azpeitian ‘Egunkaria’-ren alde
Azpeitiko Udalak (Gipuzkoa) antolatuta, Egunkaria-ren aldeko ardo dastaketa jendetsua egin zuten larunbatean, herriko plazan. Aurreikusi baino jende gehiago izan zen, baso guztiak bukatu zirelako.
Uria: “Euskarazko egunkari bat argitaratu izana da gure delitua”
2003ko otsailaren 20eko gauean “hotz” egiten zuen. Xehetasun guztiak gogoan ditu Iñaki Uriak; miaketak, torturak… “Tsunami” hark zarauztarraren bizitza zeharo aldatu zuen. Gauzak “lehenbailehen” amaitzea besterik ez du nahi. (Elkarrizketa egin dio Noticias de Navarra egunkariak; kazeta berak …y las pruebas siguen sin aparecer artikulua ere egin du. (more…)
Epaiketako gastuetarako kontu korronteko zenbakiak
Egunkaria-Epaiketa taldeak kontu korronte hauek zabaldu ditu auzipetuei epaiketako gastuak kubritzen laguntzeko:
– Euskadiko Kutxa: 3035 0060 44 0601133378
– Kutxa: 2101 0001 11 0012515680
– BBVA: 0182 0300 19 0201548683
Den era 500.000 euro beharko direla diote. (more…)
Katalanak ere epaiketaren aurka
Toni Strubell idazleak eta Carles Mora Arenys de Munteko alkateak (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Kataluniako egoera politikoa aztertu zuten asteazkenean Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Foroan, eta hitzaldiaren ondoren BerriaTBn Egunkaria auzia salatu zuten biek.
Auziaz hitzaldia Buenos Airesen, astelehenean
Mikel Sorozabal Egunkaria-ko auzi ekonomikoko auzipetuaren aitak —Joseba Sorozabalek— hitzaldia emango du astelehenean Argentinan, Buenos Aires hiriburuan. (more…)
Kursaaleko kontzertuko sarrera denak agortu dira
1.806 sarrera jarri zituzten salgai hilaren 13an Egunkaria libre! kontzerturako, eta denak dagoeneko agortu dira. Donostian izango da jaialdia, azaroaren 28an, Kursaalean (19:00), hainbat musikari ezagunen parte-hartzearekin. (more…)




