‘Egunkaria’-ren itxieraren inguruko dokumental bat ETB1en

2013, otsailak 9

torre.jpg
Maite Ibañezek zuzendutako lana hilaren 20an estreinatuko dute ETB1en. Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Uria elkarrizketatu dituzte gaur BERRIAko erredakzioan.

Hamar urte beteko dira otsailaren 20an Euskaldunon Egunkaria itxi zutela. Eta egun horretan bertan ETB1 kateak dokumental bat estreinatuko du: Egunkaria, hamar urte geroago. 2003. eta 2008. urteetan grabatutako elkarrizketekin zein berriki hartutako testigantzekin osatzen ari da lana K2000 Bizkaiko ekoizpen etxea. Maite Ibañez bilbotarra da lanaren zuzendaria.

Gaur arratsaldean dokumentalaren lan taldeak Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Uria elkarrizketatu ditu, Andoaingo Berriako erredakzioan. Dokumentalean alor ezberdinetako pertsonen iritziak jaso dituzte Euskal Herrian zein Katalunian. Adierazpen askatasunari dagokionez, euskarazko egunkariaren itxierak suposatu zuena nabarmenduko dute hainbat komunikabidetako kazetariek. Juridikoki ere auzia aztertuko dute dokumental berean. Torturatuak izan ziren egunen kontaketa egingo dute, halaber, Martxelo Otamendik, Txema Auzmendik, Iñaki Uriak eta Joan Mari Torrealdaik —argazkian, ETBko elkarrizketan—.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>