Ekonomikoa, auzi nagusia baino luzeagoa

2014, ekainak 5


2003

Otsailak 20. Egunkaria euskarazko kazeta itxi eta hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, egunkaria ETArekin lotuta.

Urriak 16. Auziko bigarren operazioa. Martin Ugalde kultur parkearen eta Egunkaria-ren enpresa taldearen aurka egin zuen Guardia Zibilak, Del Olmok aginduta. Zortzi lagun atxilotu zituzten: Mikel Arrizabalaga, Angel Diez, Armando Hernandez, Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors, Mikel Azkune, Joanmari Larrarte eta Xabier Legarra.

Urriak 20. Eneko Etxeberria Egunkaria SAko abokatua atxilotu zuten Madrilen, auzitegian.

Urriak 21. Arrizabalaga, Diez, Etxeberria eta Hernandez bermerik gabe libre utzi zituzten. Sorozabal, Sors, Azkune, Larrarte eta Legarra ere aske, hamabina mila euro ordainduta eta inputatuta.

2007

Martxoak 20. Egunkaria-ko hiru langile ohi inputatu zituzten: Begoña Zubelzu, Fernando Furundarena eta Ainhoa Albisu.

Martxoak 28. Auziko epaiketa egitea erabaki zuen Del Olmok.

2009

Abenduak 15. Auzi nagusiko epaiketaren hasiera, Madrilen.

2010

Apirilak 12. Auzi nagusiko epaia. Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen bost auzipetuak: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga.

Maiatzak 5. Donostiako Zigor Auzitegira igorri zuten auzi ekonomikoa, delitu bakarra iruzur fiskala litzatekeelako, «ohiko delitua».

2011

Abenduak 26. Dignidad y Justicia auzi ekonomikotik at utzi zuten.

2014

Apirilak 7. Auzi ekonomikoaren aurretiazko saioa. Artxibatzeko eskatu zuen defentsak. Zigor eskaerei eutsi zien fiskaltzak.

Ekainak 4. Epaileak artxibatu egin zuen auzia. Fiskaltzak bost eguneko epea du erreforma helegitea edo apelazioa aurkezteko.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>