Duela egun batzuk Egunkaria auzia-ri buruz mintzatu ziren Xabier Oleaga eta Joxe Mari Sors auzipetuak Errenterian, Xenpelar etxean. Zintzilik irrati libreak hitzaldia grabatu zuen, Erretegia saioan emateko. Era berean, hitzaldia irratiko webgunean (www.zintzilik.net) entzun daiteke osorik.
Egunkaria-ren aldeko herri plataformako kide bati egindako elkarrizketa ere eskegi dute. Egunkaria libre! bideoa eta bannerra jarri dituzte, bide batez.