Egunkaria auziko auzipetuek atzo Hego Euskal Herriko hainbat unibertsitateetan jaso zuten elkartasun adierazpenei Deustuko Unibertsitateak hartu die lekukoa gaur. 12:00etan, ikasle eta irakasleek deituta, 200 lagun inguru bildu dira Donostiako campusean, Egunkaria libre! lelopean (argazkian). Txema Auzmendi auzipetua ere bertan izan da.
Atzo, ikasle eta irakasleek deituta baita ere, bilkurak egin zituzten EHU Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian, Gasteizen eta Leioan (Bizkaia), NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak Iruñean, eta Mondragon Unibertsitateak Arrasaten, Eskoriatzan eta Oñatin (Gipuzkoa).
Martxelo Otamendi auzipetuak hitzaldia emanen du auziaren nondik norakoei buruz Oviedoko Cambalache aretoan (Espainia), gaur, 20:00etan.