Humbert Roma: “Epaiketako lehen egunean hainbat egunkarik ezkutatu egin zuten torturaz hitz egin zela”

2010, otsailak 28

Kataluniako Hedabideen Behatoki Kritikoko kidea da Humbert Roma eta, besteak beste, lanbideko etika profesionala “duindu” nahi dute. Helburuei aurre egiteko asmoz, Media.cat webgunea daukate, eta hango erredakzio kontseiluko kidea da Roma. Besteren artean, Egunkaria-ren kontrako epaiketari buruzko informazioa jaso dute eta Berria-k elkarrizketa egin dio hari.

“Zentsura edo gezur mota bat errealitatearen ezkutaketa da. Adibidez, Egunkaria auziko epaiketako lehen egunean hainbat egunkarik ezkutatu egin zuten torturaz hitz egin zela. Eta egun horretako gai nagusia izan zen. Guri iruditzen zaigu hedabideek informazio hori ezkutatzea ez dela kazetaritza zorrotza egitea”, dio Romak.

Media.cat-en, hilero txostenak jartzeaz gain, eguneroko informazioa ere aztertzen dute, eta Egunkaria auziko epaiketari buruz ehunen bat albiste bilduak dituzte dagoeneko.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>