2015, abenduak 3
Txema Ramirez de la Piscina (EHUko kazetaritza irakaslea)
Juan del Olmo Galvez epailearen aginduz, 2003ko otsailaren 20ko gau ilunean, armez hornitutako hamarnaka guardia zibilek bere jarduera eten izan ez balute, Euskaldunon Egunkaria zenak igande honetan 25 urte beteko zituzkeen. Zorionez, haren lekukoa hartu duenik bada, badugu. Esku artean duzu, irakurle. Mende laurdena. Bai, mende laurdena joan zaigu Euskaldunon Egunkaria jaio zenetik hona. Artikulu honen egilea estreinatu berria zen Kazetaritza-irakasletzan. Makina bat aldiz irakurri/entzungo zenuten zenbat aldatu den lanbide hau bitarte honetan. Ez hainbeste, ordea, Euskaldunon Egunkaria eta BERRIA egunkariek euskal kazetaritzari egindako ekarriaz. (more…)
2015, abenduak 2
Lucien Etxezaharreta (Egunkaria-ko langile ohia)
Gogoan daukat 1990eko abenduaren 6 hori: zainetan geunden Baionan nola aterako zen Durangoko Azokaren lehen egunerako asmatua zen ume berria. Oroitzen naiz bezperako gauean Baiona Ttipiko arkupeetan ibilirik gauerdi inguru horretan, bazter hutsetan, halako kezka zerbaitekin, Errobi bazterrean Galuperia kaiaren 2an lehen solairuan jarria genuen ordezkaritzatik hurbil. Kezkatua ere Egunkaria-ko zuzendaritzako batek aurreko egunetan azaldua baitzigun idazteko modu «zeharo ezberdina» genuela Iparraldeko taldekoek, menturaz ez hainbat egokitua Gipuzkoako gehiengo euskaldunaren irakur sailei… Baina hori bigarren mailako arazoa zen; harrotasun handiarekin genbiltzan aurreko asteetan egin prestakuntzengatik. (more…)
2015, abenduak 1
Txumai Iturria (Herri batzordetako koordinatzailea Euskaldunon Egunkaria-ren sorreran)
Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren 25. urtemuga gertu dugun honetan, orduko bizipenak kontatzera animatu nau kazeta honek. Garai hartan Argia-ko langile eta EHE eta EKBko partaide izanik, gertutik jarraitu ahal izan nuen euskarazko egunkariaren sorreraren inguruko prozesua. (more…)
2015, azaroak 30
Pello Urzelai
1990eko abenduaren 5era, hau da, Euskaldunon Egunkaria-ren benetako lehen alea egiteko unera, estu samar iritsi ginen. Hori da, bederen nire oroitzapen lausotua. Probak egiteko denbora eskasarekin, egunkari bat argitaratzeak eskatzen duen makineria handia ongi koipeztatu gabe. Gehien-gehienentzat lehen aldia zen egunkari batean kazetari aritzea. Hala ere, bagenekien atera egingo zela, biharamunean kioskoetan izango zela lehen zenbakia. (more…)
2015, azaroak 23
Pello Urzelai
Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren 25. urteurrena gertu dagoela [abenduaren 6an, Durangon ospakizun ekitaldi bat izango da], atzera begiratu eta oroimena astintzeko ahalegina egin dut. Orduko begirada berreskuratu nahi izan dut, garai bakoitzak bere kodeak dituelako. Izan ere, maiz desitxuratzen dira oroimenak, garaiko egoeratik eta bizipenetatik urruntzen direnean. Beraz, oroitzapenak freskatzeko nire aurrekarietara jo dut: Euskaldunon Egunkaria sortzear zegoenean Hemen astekarian idatzitakoetara. Izan ere, Egunkaria Sortzen eta Euskaldunon Egunkaria-ren proiektuaren jarraipen estua Hemen astekaritik egin bainuen. (more…)
2015, ekainak 24
Duela 25 urteko udaberrian, Euskaldunon Egunkaria sortzeko dirua biltzeko kanpaina egin zuten. Helburu horrekin, Euskal Herriko auzo eta herrietan 185 batzorde eratu ziren. 3.000 boluntario inguru ibili ziren euskarazko egunkari nazionalaren proiektua ezagutarazten. Egunkaria Egunak ere antolatu ziren.

(more…)
2015, apirilak 12
Atxilotu zutenetik gaur arte bizi izandako guzia kontatu du lehen pertsonan Joan Mari Torrealdaik Baionan, torturari buruzko jardunaldietako azken mahai inguruan. Detaile xehez eta mukuru beteriko anfiteatroaren aitzinean egin du lehen aldiz jasandako torturen kontaketa. Tortura gisa bizi izan baititu guziak: etxeko atxiloketa, haren dokumentuen eta lanen miaketa, Madrilerako bidaia eta inkomunikazioa; baina baita epaiketaren zain egondako urteak, epaiketa bera eta horrek guziak ekarritako ondorioak ere. “Prozesu guztia izan da tortura: fisikoa eta psikologikoa. Eta horren guztiaren ondorioak orain ari naiz pairatzen”. Luzerako ondorioak, gainera, ez dira psikologikoak bakarrik: hezur-muineko minbizia duela jakinarazi du Torrealdaik, eta bizi izandakoari egotzi dio. “Ez naiz sendagilea eta ez dut frogarik aurkeztuko. Nire minbiziak erroak non dituen, ordea, nik garbi dut, eta nire psikiatrak ere bai”. Torrealdairen testigantza, osorik

(more…)
2015, apirilak 12
Salaketa gogorra egin zuen atzo Joan Mari Torrealdaik Baionako jardunaldietako azken saioan. Euskaldunon Egunkaria-ren bortxazko itxiera jarri zuen sortu zaion minbiziaren eragile. Ez da Torrealdairen asmakizun hutsa: Imanol Kerejeta psikiatraren urteetako ikerketan dago oinarrituta salaketa hori. Imanol Kerejeta (Caracas, Venezuela, 1953) Donostiako Unibertsitateko Psikiatria zerbitzuburua da. Euskaldun berria da, eta maisutasunarekin darabiltza euskara eta kontzeptu zientifikoak. (more…)
2014, azaroak 2
Olariagak Berria-n Santu Guztien egunaren biharamonean argitaratutako zinta. “Errugaberik ta errudunik gabeko justizia?…”. (handiago ikusteko).

(more…)