2010, otsailak 10

Europako Legebiltzarreko hainbat diputatuk berriz ere Egunkaria-ren auziaren kontrako salaketa egin dute gaur, Estrasburgon (Frantzia), eta auzian absoluzioa eskatu dute, “epai justua” hori izango delako. Hala, kazetako “zuzendaritzako bost kide ohiak errugabe” jotzeko eskatu dute, “epaiketa zain dagoen auzi ekonomikoa bertan behera uzteko eta auzipetu guztiei eragindako kalteen ordaina emateko”. Europako Liberalen eta Demokraten Aliantza (ALDE), Berdeak-ALE edota GUE-NGL taldeetako kideek adierazpena izenpetu dute (oraindik atxikimenduak jasotzen ari dira).
– Eurodiputatuen adierazpena / Adierazpena sinatu duten europarlamentariak (more…)
12:00etan, Arriaga plazan, Egunkaria libre! lelopean. ELA, LAB, EHNE, Hiru, ESK eta EILAS sindikatuek deituta.
2010, otsailak 9
Egunkaria-ko auzipetuek Aragoitik ere jaso dute elkartasuna. Izan ere, hango hainbat erakundek salatu dute euskarazko kazetaren aurkako epaiketa eta auzipetuei elkartasuna adierazi diete. (more…)
2010, otsailak 9
Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetuak prentsaurrekoa emango du asteazkenean Europako Legebiltzarrean, Estrasburgon (Frantzia), 11:30etik 12:00etara. (more…)
Egunkaria-ko auzipetua 19:00etatik aurrera mintzatuko da, kultur etxean, Debako batzordeak antolatuta.
2010, otsailak 8
Garbine Ubeda Goikoetxea (Berria) (more…)
2010, otsailak 8
Mikel Elorza (Berria) (more…)
2010, otsailak 8
Txema Auzmendi Egunkaria-ko auzipetuak gustura bukatu du epaiketa, eta epaia ona izan daitekeela dio: “Absolbitu egingo gaituztela pentsatzeko arrazoiak ditut orain”, esan dio gaur Noticias de Gipuzkoa egunkariari. (more…)
2010, otsailak 8
Pello Urzelai (Berria). Abenduaren 15ean hasi zen Egunkaria auzia-ren epaiketa. Azkenean ez dira saio asko izan, guztira sei, baina denborak luze jo du, ia bi hilabete. Hona hemen epaiketaren laburpen bat, protagonisten arabera begiratuta. Kontraste baten bidez azal daiteke laburpenaren sintesia: epaiketan talka egin dute auzipetuen duintasunak eta akusazioaren gezurrak. Lehen saiotik azkeneraino. Ageri-agerian. (more…)