Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik zazpi urte beteko dira larunbatean. Guardia zibilek, leporaino armaz josita, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkea hartu zuten (Gipuzkoa). Harro agertu ziren patrol, furgoneta eta fusilekin. Ez zuten lortu, ordea, herriaren erraietatik zetorren protesta isilarazterik. Parkearen kanpoko aldea herritarrek hartu zuten, operazioaren kontra protestan bildu ziren herritarrek. Orduan kanpoan gelditu ziren herritarrak, eta beste hainbat, Martin Ugalde parke barruko zelaian batuko dira bihar (12:00), epaiaren zain dauden auzipetuen absoluzioa eskatzeko. (more…)
Absoluzioa eskatuko dute zazpigarren urteurrenean, Andoainen
‘Egunkaria’-ren itxieraren VII. urteurreneko ekitaldia Andoainen
Martin Ugalde Kultur Parkean, 12:00etan hasita. Deialdia irekia da. Egunkaria-ri elkartasuna agertuko diote eta auzipetuen absoluzioa eskatuko dute. Han izango dira, besteak beste, Aizpea Goenaga, Uxue Alberdi, Mikel Astarloza, Xabier Mendiguren Bereziartu, Igor Zalakain, Ramon Labaien eta Maddalen Iriarte, eta ekarpenak egingo dituzte, nork bere erara. Auzipetuetako batek hitza hartuko du.
Informazio gehiago hemen.
‘Egunkaria’-rekiko elkartasun egunak herrietan
Egunkaria itxi zutela zazpi urte beteko dira larunbatean (otsailaren 20an), eta kazetarekiko eta auzipetuetakiko elkartasun egunak izango dira hainbat herritan.
Bilbo. Kalejira egingo dute, musika eta kantuekin, 12:30ean, Santiago Plazatik abiatuta. Gero, pintxoak Abante konpartsaren egoitzan.
Donostia. 12:00etan, kantu jira egingo dute. Joaldunek eta dantza taldeek kaleak girotuko dituzte. 19:30ean pintxo eta sagardo dastatzea egingo dute, eta gero, kalejira Parte Zaharrean.
Andoain. Goiko Plaza inguruetan kantu jira eguerdian. Arratsaldean haurrentzako tailerrak eta buruhandiak, judoa, pilota, abesbatza, trikitilariak, bertsoak, txalaparta… Ingo Al Deu taldearen erromeria, eta gauean, kontzertuak gaztetxean.
Eibar. Elkartasun murala egingo dute Untzaga plazan, 12:30ean.
Errenteria. Elkarretaratzea, 12:30ean.
Hernani. Plaza Berrin batuko dira, 11:30ean. Sagardoa eta pintxoak izango dira, bertsolariak, dantzariak, kantu jira, haurrentzako txokoa…
Ormaiztegi. Xabinaitor antzezlana izango da, 22:00etan, frontoian.
Tolosa. Plaza Berrian ekimena, 18:00etan.
Zarautz. 11:30ean, Musika Plazan, musika eta pintxoak. Geroago, antzerki saioa kalean, eta bertsoak Torrea Luzeko parkean. Musika Plazara itzuli, eta ekitaldia egingo dute.
Martxelo Otamendiren hitzaldia Burlatan
Kultur Etxean, 20:00etan hasita.
Txema Auzmendiren hitzaldia Laudion
Udalbaltzan, 19:00etan hasita.
‘Egunkaria’-ko materiala salgai Laudion
Plazan, 18:00etatik aurrera.
‘Egunkaria libre!’ aldarrikatu du gehiengo sindikalak Bilbon
Gaur gehiengo sindikalak erakutsi die babesa Egunkaria-ko auzipetuei, sei sindikatutako buruzagiek auzipetuekin batera Egunkaria libre! zioen pankartari eutsita. ELA, LAB, EHNE, Hiru, ESK eta EILASeko ordezkariek elkarretaratze bateratua eginda eman diete sostengua epaituei. (more…)
Inauterietako bertso bazkaria Ormaiztegin ‘Egunkaria’-ren alde
Bertako batzordeak antolatuta. 14:00etan. Bonoak eta nikiak salgai.
Hainbat eurodiputatuk ‘Egunkaria auzia’-n absoluzioa eskatu dute
Europako Legebiltzarreko hainbat diputatuk berriz ere Egunkaria-ren auziaren kontrako salaketa egin dute gaur, Estrasburgon (Frantzia), eta auzian absoluzioa eskatu dute, “epai justua” hori izango delako. Hala, kazetako “zuzendaritzako bost kide ohiak errugabe” jotzeko eskatu dute, “epaiketa zain dagoen auzi ekonomikoa bertan behera uzteko eta auzipetu guztiei eragindako kalteen ordaina emateko”. Europako Liberalen eta Demokraten Aliantza (ALDE), Berdeak-ALE edota GUE-NGL taldeetako kideek adierazpena izenpetu dute (oraindik atxikimenduak jasotzen ari dira).
– Eurodiputatuen adierazpena / Adierazpena sinatu duten europarlamentariak (more…)





