Egunkaria-ren aldeko Gaualdia antolatu dute Miarritzen otsailaren 6rako (larunbata). Gaztetxean izango da -La Negresse auzoan dago, Karting eta Atabal ondoan-, 18:00etatik aurrera.
Imanol Murua Uria Egunkaria-ko kazetari ohi eta auziko lekukoak, Lorea Agirre Egunkaria-ko kazetari ohi eta Gezurra ari du liburuaren egileak eta Andoni Alvarez Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko kideak hitzaldia emango dute, “pintxoak lagun”.
Ondoren bertsolariak izanen dira, eta gero kontzertuak: Anje Duhalde, Bizardunak, Deabruak Teilatuetan, Gose eta DJ Xano.
Egunkaria-ren aldeko Gaualdia antolatu dute Miarritzen otsailaren 6rako (larunbata). Gaztetxean izango da -La Negresse auzoan dago, Karting eta Atabal ondoan-, 18:00etatik aurrera. (more…)
Pello Urzelai (Berria) (more…)
«Fuenteovejunak bultzatu zuen Egunkaria». Hitz horiekin erantzun zion Iñaki Zabaleta defentsaren lekukoak Jose Mari Elosua abokatuari, Egunkaria nork sustatu zuen galdetu zionean. Lope de Vega idazle espainiarraren obrari egin zion erreferentzia, sorrera hartan herri osoak parte hartu zuela adierazteko: «Fuenteovejuna kulturalak, idazleen Fuenteovejunak, literatoenak, unibertsitateko irakasleenak, kazetarienak…». (more…)
Xabier Lekuona (Berria) (more…)
Igone Lamarain eta Unai Larreategi (EHEko kideak) (more…)

Egunkaria auziko bost auzipetuek epaiketaren aurreneko egunean egin zuten kontaketa berretsi dute defentsaren lekukoek, epaimahaiaren aurrean. Aste eta erdiko geldialdiaren ondoren, berrekin diote Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako epaiketari Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Fernando Berridik, Txomin Aizpuruak, Jose Luis Zinkunegik, Iñaki Zabaletak (argazkian, eskubian) eta Imanol Murua Uriak deklaratu dute, defentsak eskatuta. Bakoitzaren deklarazioa bide desberdinetik joan den arren, guztiek berretsi dituzte akusatuek epaiketaren aurreneko egunean esandakoak; alegia, Egunkaria ez zuela ETAk sortu, proiektuaren sustatzaileen artean zabaltasun handia zegoela eta pluraltasuna zaintzen eginahalak egin zituztela. (more…)
BIDEOA. Egunkaria-ko auzipetuek euskal gizarteko ordezkaritza zabalaren sostengua jaso zuten larunbatean Arantzazun egindako ekitaldian. Ordukoaren bideoa da. (more…)