Tolosa Euskaraz taldeak ‘Egunkaria’-ren epaiketa gaitzesteko deia egin du

2009, abenduak 12

Herrikidea duten Martxelo Otamendirekin bat eginez, Tolosa Euskaraz taldeak Egunkaria-ren itxiera, epaiketa eta torturak arbuiatzeko adierazpena kaleratu du. Herriko eragileei horrekin bat egiteko deia egin die, adierazpen askatasunaren eta aniztasunaren aurkako erasoa izan zelako, baita euskara eta euskal kulturaren aurkakoa ere. (more…)

Hainbat eta hainbat lagun hiriburuetako bilkuretan

2009, abenduak 11

Kontseiluak deituta egin dituzte gaur Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzeak. Hain zuzen ere, Donostian, Gasteizen, Bilbon, Baionan eta Iruñean egin dituzte bilkurak, 12:00etatik aurrera, Egunkaria libre! lelopean, eta hainbat eta hainbat lagun elkartu dira. (more…)

Muinean jo

2009, abenduak 11

Joanmari Larrarte (EKTko kontseilari ordezkaria). (Oroiminak, Berria) (more…)

‘Egunkaria’-ren alde Madrilen deitutako manifestazioa debekatu egin dute

2009, abenduak 11

Abenduaren 19rako manifestazioa antolatu dute Bilbon Egunkaria auziko auzipetuek. Deialdi horrekin bat eginez, beste hainbat herritan ere mobilizazioak egingo dituzte, baina Madrilen Egunkaria-ren babeserako plataformak antolatutakoa debekatu egin du Espainiako Gobernuko ordezkariak. (more…)

«Gehiegikerien» aurka «erreakzionatu» beharraz ohartarazi du Arzalluzek

2009, abenduak 11

a3.jpg

«Dagoeneko ez dago euskaldunik, ala?». Gogor mintzatu da Xabier Arzalluz EAJko buruzagi ohia eta Egunkaria-ko Babes Taldeko kidea asteartean hastekoa den epaiketaren kontrako hitzaldian. Beti bezain zorrotz hitz egin du, nahiz eta aitortu ez duela gehiegi esan nahi. (more…)

Zer diote AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek akusazio idatzietan? (11)

2009, abenduak 11

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Akusazio publikorik eta partikularrik gabe nolatan egingo dute epaiketa? (10)

2009, abenduak 10

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Benetan

2009, abenduak 10

Pilar Mendibil (‘Egunkaria’-ko langile ohia). (Oroiminak, Berria) (more…)

‘Egunkaria’-ko bostak

2009, abenduak 10

Abenduaren 15ean hasiko da Egunkaria auziko bost auzipetuen aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Euskalgintzan ibilbide oparoa duten bost euskal herritar epaituko dituzte Euskaldunon Egunkaria-n egindako lanagatik, ETAko kide izatea leporatuta. (more…)

; ?>