Auzipetuek gertutik jaso zuten atzo, euskalgintzako ordezkarien babesa. Orain dela zazpi urte Donostiako manifestazioa antolatzen mobilizatu baziren, atzo, euskararen arloan lan egiten dutenen ordezkaritza zabala hurbildu zen Madrilera, Auzitegi Nazionalaren atarira egunean bertan egindako joan-etorrian. Euskal gizartearen hainbat ordezkari euren kasara joan baziren ere, beste hainbatek elkarrekin egin zuten bidaia Madrileraino. Eta modu horretan elkartasunak gainezka egin zuen goizaldean Donostiatik abiatu zen autobusean. (more…)
Euskalgintzak eta beste hainbatek babesa agertu die auzipetuei Madrilgo joan-etorrian
Azken hitza
Xabier Lekuona (‘Egunkaria’-ko langile ohia). (Oroiminak, Berria). (more…)
Egañaren agurrekoa BECen
Andoni Egañak Egunkaria auzia izan zuen hizpide igandean BECen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko agurrean, lehen saioaren hasieran.
«Elkar ikusiko dugu Bilbon»
Madrilen dira, baina itzuliko dira. Hala adierazi zuten atzo bost auzipetuek, senideekin batera, autobusera igo aurretik egindako agurrean. Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Xabier Oleaga izango dira gaur eta bihar Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzen; eta larunbatean, Bilbon, Egunkaria libre! lelopean egingo den manifestazioan. Gabonak etxean igaroko dituzte, eta, urtarrilean, Madrilera itzuliko dira. Gaur hasiko da epaiketa, baina noiz amaituko den ezin jakin oraindik. (more…)
Duintasuna eta justizia
Xabier Euzkitze (Noticias de Gipuzkoa) (more…)
Zer zigor jaso dituzte dagoeneko, epaiketa hasi aurretik? (eta 14)
Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)
Otamendi: «Herri honek auzi politikoetako bat irabazteko garaia da»
(Gara). Asteartean Madrilen abiatuko den epaiketan auzipeturik dauden bost lagunek 2003an Egunkaria itxi zutenean jasandako atxiloketa, inkomunikazio eta torturen berri emango dutela eta errugabeak direla defendatuko dutela nabarmendu du Martxelo Otamendik. Baina argi du aurretik errugabe ziren beste batzuk zigortuak izan direla Entzutegi Nazionalean. (more…)
Torrealdai: «Guri egin digutena prozesu inkisitorial bat izan da»
Lorea Agirre Joan Mari Torrealdaik akusazioaren galderei erantzun beharko die asteartetik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. Han abiatuko da Egunkaria-ren aurkako epaiketa. Alboan izango ditu beste lau auzipetuak: Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Txema Auzmendi. Absolbituko dituzten esperantza du, baina, hala ere, edozer gerta daitekeela badaki.
Zeinek epaituko dituzte? (13)
Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)





