Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko manifestazioa izango da abenduaren 19an (larunbata), Bilbon. Auzipetuek egin dute manifestazioaren deia, Donostian Kursaalean egindako musika jaialdi handian. Adierazpen osoa (more…)
‘Egunkaria’-ren epaiketaren aurkako manifestazioa deitu dute auzipetuek abenduaren 19rako
Kantuz, kezkaz, indarrez
Kantuz agertu dute Egunkaria auziko-auzipetuen aldeko elkartasuna Donostiako Kursaalean batutako ia bi mila lagunek. Kantu batean, eta umore onean, baina auziak sortzen dien kezka ezkutatu gabe. Espainiako Auzitegi Nazionalean abenduaren 15etik aurrera epaituko dituzte sumario nagusiko auzipetuak -Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga-, eta hara joateko indarrez hornitu ziren atzo. Kursaala gainezka jarri zutenek emandako indarrez. Gogotsu agertu zen jendea, eta bero zen giroa.
Xabier Oleagaren hitzaldia Zamudion
19:00etan.
Martxelo Otamendiren hitzaldia Zizurkilen
20:00etan, Atxulondo Kultur Etxean.
Martxelo Otamendiren hitzaldia Betelun
19:00etan, Kultur Etxean.
Kontseiluak hiriburuetako elkarretaratzeak deitu ditu abenduaren 11rako
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Egunkaria-ren aurkako epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu ditu abenduaren 11rako. Euskal Herriko hiriburuetan egingo dituzte bilkurak, 12:00etatik aurrera. (more…)
Salaketa plazara Baionan
Dozenaka lagun elkartu dira Baionako herriko etxe aurrean, Egunkaria-ko auzipetuen aurkako auziaren salatzeko eta auzipetuei sostengua adierazteko. Kultura, politika, gizarte eta ekonomia arloko hainbat eragile hurbildu dira beren sostengua adieraztera. Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdi, hiru lurraldeetako herritarrak bilduak ziren Egunkaria libre! pankartaren gibelean.
Elkartasuna helarazi diete alderdiek akusatuei
Egunkaria auziko epaiketa abenduaren 15ean hasiko dela jakitearekin batera, elkartasun mezua helarazi diete akusatuei alderdi abertzaleek. Auzia behin betiko ixtea eskatu dute Aralarrek, EAk, Batasunak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ zein Hamaikabat taldeek. (more…)
Defentsaren 70 lekukoetatik 16 baino ez ditu onartu epaimahaiak
Egunkaria auziko bost akusatuak errugabeak direla erakusteko ezingo du nahi adina froga aurkeztu defentsak epaiketan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. zigor salak ez ditu onartu defentsak aurkeztutako lekukoen laurdenak ere. 70 lekuko proposatu zituen defentsak, eta haietatik hamasei onartu dizkiote; beste era batera esanda, hamarretik bi. AVT eta Dignidad y Justicia akusazioei, bestalde, berrogeitik gora lekuko onartu dizkiete. Guardia Zibilak dira gehienak. (more…)





