Abenduaren 15ean hasiko da Euskaldunon Egunkaria-ren itxierari buruzko epaiketa. Madrilen izango da, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Egun hartan (asteartea) goizez eta arratsaldez egingo dituzte saioak auzitegian, eta hurrengo egunean jarraituko dute, goizez. Ondoren, urtarrilera arte atzeratuko dute -epaimahaiak ez du egunik zehaztu-. Oraingoz, epaiketan zenbat lekuko egongo diren ez dute publiko egin. (more…)
Abenduaren 15ean hasiko da ‘Egunkaria’-ren aurkako epaiketa, Auzitegi Nazionalean
Epaiketari buruzko atala sortu dute ‘uztarria.com’ Azpeitiko webgunean
Egunkaria-ko azpeitiar langile ohiek Egunkaria-ren aurkako epaiketari buruzko atala zabaldu dute www.uztarria.com herriko webgunean: www.uztarria.com/egunkaria-epaiketa. Azpeitian abiatu duten kanpainaren barruan kokatu dute ekimen informatibo hori. (more…)
Elkartasun mezua Argentinatik
Egunkaria-ko auzipetuentzako elkartasun mezuak ugaritzen ari dira azken egunetan, eta azkena Argentinatik iritsi da; Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak eta Euskaltzaleak antolatutako ekitalditik, hain zuzen ere. Hitzaldia eman zuen astelehenean Mikel Sorozabal auzi ekonomikoko auzipetuaren aitak -Joseba Sorozabalek; argazkian, hizketan mahaian, Buenos Airesen-.
Hots kaxa izango da Kursaala larunbatean
Txiki geldituko da, baina entzun, entzungo da Egunkaria libre! aldarrikapena. Hots kaxa bihurtuko da Donostiako Kursaala larunbatean. Bertan parte hartuko duten musikariek jarriko dute doinua, eta ikus-entzuleek hitza. Hamabi abesti ezagun, edonork noizbait abestu dituen horietakoak. Hamabi abesti, helburu argi batekin: Egunkaria-ren aurkako auzia salatu eta auzipetuei elkartasuna adieraztea. (more…)
Joan Puigcercosen galderak
Joan Puigcercos ERCko lehendakariak Egunkaria auzia aipatu zuen igandean Berria-n, Esana da erraz, eta egiteko garratz iritzi artikuluan. (more…)
Bertsolariek hizpide Txapelketa Nagusian
Maialen Lujanbio, Arkaitz Estiballes, Jon Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek Egunkaria auzia hizpide izan dute Bertsolari Txapelketa Nagusian, bideo honek jasotzen duen bezala.
Arabako Euskara eta Kultura diputatuaren babesa
Lorena Lopez de Lacalle Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatuak bere babesa eman zien lehengo astean, prentsaurreko batean, Egunkaria-ko auzipetuei.
Elkartasun kantuak eta ufadak Donostian
«Hiltzaile bat bezala / hemen naramate; / bi eskuak loturik, / mundutik aparte; / errurik ez dudala / azaldu nahi nuke. / Egia nahi dunantzat / emana dut merke». Julen Lekuonaren kantua ez dago hilero-hilero Donostian Kantu Jira egiten dutenen ohiko errepertorioan. Larunbatean, ordea, bai. Kantu jira Euskaldunon Egunkaria itxi izana salatu eta auzipetuei babesa emateko baliatu baitzuten, Egunkaria libre! lelopean.
Ardo dastaketa jendetsua Azpeitian ‘Egunkaria’-ren alde
Azpeitiko Udalak (Gipuzkoa) antolatuta, Egunkaria-ren aldeko ardo dastaketa jendetsua egin zuten larunbatean, herriko plazan. Aurreikusi baino jende gehiago izan zen, baso guztiak bukatu zirelako.