Xabier Mendiguren Bereziarturen unerik “gogorrenetakoa”, ‘Egunkaria’-ren itxiera

2010, martxoak 3

Uztailean erretiroa hartuko du Xabier Mendiguren Bereziartuk, eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi kargua utziko du. (more…)

Giro ona ‘Egunkaria’-ren alde Gorbeiara egindako ibilaldian

2010, martxoak 1

dd.jpg

Azkenean bai, azkenean joan dira Gorbeiara ibilaldian Egunkaria-ren alde. Atzo, aurreko astean martxa atzeratu beharra izan ostean. Zigoitiatik (Araba) abiatu ziren hainbat lagun, 9:00etan. Haien artean zen Joan Mari Torrealdai auzipetua (more…)

Martxelo Otamendi: “Orain absoluzioa eskatzen dugu, eta gero justizia pertsonal zein kolektiboa”

2010, otsailak 28

Anboto.org Durangoko Plateruenean berbaldia eskaini zuen eguaztenean (otsailaren 24an) Martxelo Otamendik, Egunkaria auzia dela-eta burutzen dabiltzan biraren barruan. (more…)

Humbert Roma: “Epaiketako lehen egunean hainbat egunkarik ezkutatu egin zuten torturaz hitz egin zela”

2010, otsailak 28

Kataluniako Hedabideen Behatoki Kritikoko kidea da Humbert Roma eta, besteak beste, lanbideko etika profesionala “duindu” nahi dute. Helburuei aurre egiteko asmoz, Media.cat webgunea daukate, eta hango erredakzio kontseiluko kidea da Roma. Besteren artean, Egunkaria-ren kontrako epaiketari buruzko informazioa jaso dute eta Berria-k elkarrizketa egin dio hari. (more…)

200 lagun bildu dira Donostiako Deustuko Unibertsitateko bilkuran

2010, otsailak 26

Egunkaria auziko auzipetuek atzo Hego Euskal Herriko hainbat unibertsitateetan jaso zuten elkartasun adierazpenei Deustuko Unibertsitateak hartu die lekukoa gaur. 12:00etan, ikasle eta irakasleek deituta, 200 lagun inguru bildu dira Donostiako campusean, Egunkaria libre! lelopean (argazkian). Txema Auzmendi auzipetua ere bertan izan da.

deus.jpg (more…)

Kexu da AVT, Eusko Legebiltzarrak absoluzioa eskatu duelako

2010, otsailak 26

AVT Terrorismoaren Biktimen Elkartea kexu agertu da, Eusko Legebiltzarrak absoluzioa eskatu duelako Egunkaria auziko bost auzipetuentzat. Elkartearen arabera, “epaileen lana baldintzatzea” da adierazpenearen helburua. “Eskandalagarria da Eusko Legebiltzarraren gisako erakundeek adierazpenak egitea prozesu judizial bati buruz, eta saiatzea epailearen erabakia baldintzatzen. Areago terrorismoaren aurkakoa bezalako gai kontuzko batean”. (more…)

Bost auzipetuak errugabe jotzea espero du Eusko Legebiltzarrak

2010, otsailak 26

bildu164_3514.jpg

Absoluzioa espero du Eusko Legebiltzarrak Egunkaria auziko bost auzipetuentzat. Fiskalak haien aurkako akusazioak bertan behera utzi ondotik, auzia «behin betiko» eta modu «egokian» bukatzea «desio» duela adierazi du. Hala, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu berri dituen Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga errugabe jotzeko nahia azaldu du. Era berean, «kezka» agertu du Euskaldunon Egunkaria itxi zenetik auzipetuek duten «lan egoeragatik» eta «egoera pertsonalagatik». (more…)

Elkarretaratzea Donostiako Deustuko Unibertsitatean

12:00etan, Egunkaria libre! lelopean.

‘Egunkaria auzia’ salatzeko mozioa onartu du Elgetako Udalak

2010, otsailak 26

elgeta.jpg

Mozio baten bidez, Elgetako Udalak babesa eta elkartasuna adierazi die Egunkaria auziko auzipetuei. Haien absoluzioa eta Egunkaria-ri eta haiei beraiei egindako kaltearen ordaina emateko exijitu dute mozioaren aldekoek (more…)

; ?>