Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetuak prentsaurrekoa emango du asteazkenean Europako Legebiltzarrean, Estrasburgon (Frantzia), 11:30etik 12:00etara. (more…)
Martxelo Otamendi Europako Legebiltzarrean izango da asteazken honetan
Iñaki Uriaren hitzaldia Deban
Egunkaria-ko auzipetua 19:00etatik aurrera mintzatuko da, kultur etxean, Debako batzordeak antolatuta.
Etorkizunari begira
Garbine Ubeda Goikoetxea (Berria) (more…)
Izugarria
Mikel Elorza (Berria) (more…)
Txema Auzmendi: “Absolbitu egingo gaituztela pentsatzeko arrazoiak ditut orain”
Txema Auzmendi Egunkaria-ko auzipetuak gustura bukatu du epaiketa, eta epaia ona izan daitekeela dio: “Absolbitu egingo gaituztela pentsatzeko arrazoiak ditut orain”, esan dio gaur Noticias de Gipuzkoa egunkariari. (more…)
Duintasuna eta gezurra aurrez aurre
Pello Urzelai (Berria). Abenduaren 15ean hasi zen Egunkaria auzia-ren epaiketa. Azkenean ez dira saio asko izan, guztira sei, baina denborak luze jo du, ia bi hilabete. Hona hemen epaiketaren laburpen bat, protagonisten arabera begiratuta. Kontraste baten bidez azal daiteke laburpenaren sintesia: epaiketan talka egin dute auzipetuen duintasunak eta akusazioaren gezurrak. Lehen saiotik azkeneraino. Ageri-agerian. (more…)
Susmoak, aieruak eta fikziozko nobelak
Pello Urzelai (Berria). «Nola da posible logikarik gabeko interpretazioetan edo logika maltzurrean edo baita balorazio absurdoetan ere oinarritutako kausa bat ahozko epaiketara iritsi izana?». Epaimahaikideek beraiek ere euren gogoetan izan duten galdera hori Iñigo Iruin abokatuak egin zuen joan den astelehenean, epaiketaren azken saioan, ondorioen txandan. Galdera eginda, erantzuna ematen saiatu zen, agerian uzteko bidegabekeria horren atzean zigor prozesuaren eredua eta akusazioaren zigor tipoa daudela, hots, sistema judiziala bera auzitan jartzeko. (more…)
Dataren datua
Pello Urzelai (Berria). Guardia Zibilaren txostenen kontakizuna susmo, aieruzko uste eta asmakizunetan oinarritzen dela ilustratzeko adibide argienetakoa da Xabier Oleaga Egunkaria-n lanean hasi zeneko urteari buruzko afera. Guardia Zibilak 2002an egindako txosten batean, ez zuten zalantzan jarri Oleaga 1995ean sartu zela Egunkaria-n, eta ontzat jo zuten Gizarte Segurantzaren informazioa. (more…)
Miarritzek ere ‘Egunkaria’ hartu du
Euskaldunon Egunkaria-ren garrasia ez dute isildu duela zazpi urteko polizia operazioarekin edo Madrilen egin berri duten auziarekin. Gertatu berriak lehen pertsonan entzuteko eta orduko gertakariei buruzko informazioa eskuratzeko parada eman zuen larunbatean Miarritzeko Gaztetxeak. (more…)