OIARTZUN: Egunkaria irakurtzea

Otsailak 20:

Ilunabarreko 20:00etan, “Egunkaria libre! Euskalgintza aurrera!” lelopean, Doneztebe plazan Egunkaria irakurtzeko gonbidapena.
Antolatzailea: Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea.

Alkatearen bandoa

OIARTZUN: Elkarrizketa Oiartzun Irratian

Otsailak 20:

Oiartzun irratiak, FM 107an, eguerdiko 12:00etan, Egunkaria auzian auzipetutako kide bat (Xabier Oleaga) elkarrizketatuko du.
Antolatzailea: Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea.
Alkatearen bandoa

DONOSTIA: Egunkariaren Aldeko kantu jira

Otsailak 16:

12:00etan, Konstituzio plazan, Egunkariaren Aldeko kantu jira

Fermin Lazkano: “Besteen aldean ondo tratatu naute, baina Martxelok salatutakoak berresten ditut”

2008, otsailak 14

Zazpi egun egin zituen Fermin Lazkanok atxilotuta. Lehen bost egunak inkomunikatuta Guardia Zibilaren esku, eta gero Soto del Realeko espetxean, bermea ordaintzeko arazoengatik. Otsailaren 29ko Egunero egunkarian argitaratu zen ondorengo elkarrizketa. (more…)

Ezer ez da aldatu…

2008, otsailak 13

Otsailaren 13a da gaur.

21 urte Joxe Arregi hil zela, torturatua izan ondoren.

Urteurrenarekin bat eginez, Torturaren Aurkako Eguna da gaur Euskal Herrian.
Data honen harira, Torturaren Aurkako Taldeak urteroko txostena argitaratu berri du,
aurten Ezer ez da aldatu poema irakurri duten hainbat lagunen DVDarekin batera.

Tartean dira Egunkaria auziko Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Xabier Alegria eta Xabier Oleaga, beste hainbat lagunekin batera.

Hona bideoaren laburpena.

www.stoptortura.com

“Euskalgintza osoa ere jomugan dute epaileek”

2008, otsailak 12

Epaiketaren atarian, egoeraren “larritasuna” agerian jarri du gaur euskalgintzak, Bilbon, eta gizarteari berriro euskarazko kazeta eta euskararen mundua “defenditzeko” dei egin dio. (more…)

Gizarte eragileekin eta euskalgintzako ordezkariekin bilduko dira gaur Egunkariaren Alde Elkarteko kideak

2008, otsailak 12

Egunkariaren Alde Elkarteko kideak gizarte eragileekin eta euskalgintzako ordezkariekin bilduko dira gaur eguerdian, Bilboko Ercilla hotelean, 11:30ean.

Izan ere, Egunkariaren Alde Elkarteak ‘oso larria’ iritzi dio gaur egungo uneari: “Herri akusazioek Egunkaria ezeze Euskalgintza osoa baitute jopuntuan. Tesia garbia da: den-dena da ETA, euskalgintza ere bai. Berebiziko garrantzia du tesi honek Auzitegi Nazionalean jurisprudentzia sortu dezakeelako baldin eta Egunkaria kondenatzen badute”.

Horren harira, egoeraren gordintasunaz hitz egin eta jarrerak zehaztu asmoz egin dute gaurko bilera deialdia.

Hamabi auzipetuei babesa agertzeko deia egin dute Egunkariako langile ohiek

2008, otsailak 11

Egunkariako langile ohiek batzarra egin zuten pasa den larunbatean Andoainen, eta ‘Gu ere epaituko gaituzte’ izeneko agiria hitzartu zuten. Langile ohiek otsailaren 20an Egunkaria itxi zutenetik bost urte beteko direla gogoratu eta urteurrenaren harira auzipetuei babesa adierazteko ekimenak iragarri dituzte, euskal gizarteari elkartasuna eskatzearekin batera. (more…)

‘Egunkaria’ auziko
hamar auzipetuak

2008, otsailak 9

AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek, herri akusazio gisa agertuta, Guardia Zibilaren txostenetako argudio guztiak bere egin eta espetxe zigor gogorrak eskatu zituzten Egunkaria-ko itxiera kasuko bost auzipetuentzat. Espainiako Auzitegi Nazionalak, ordea, absoluzio epaia eman zuen 2010eko apirilaren 12an. Auzi ekonomikoan, Dignidad y Justiciak hasieran eta fiskaltzak gero, zigor eskaera handiak egin zituen zortzi auzipetuen kontra; Donostiako Zigor Auzitegiak artxibatu egin zuen kasua 2014ko maiatzean, ustezko delituak preskribatuta jo zituelako, baina fiskaltzak helegitea sartu eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak kasua aztertu zuen; 2014ko urriaren 14an artxibatu egin zuen auzi ekonomikoa. (more…)

; ?>