(Ekitaldia, bideoan) Atzo hamar urte bete ziren Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz, Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Urtemuga horren karietara, Martin Ugalde kultur parkean ekitaldi bat egin zuten, eta han, Egunkaria-ko arduradun izandakoek eta langileek, hamar urteotan jaso duten askotariko babes eta elkartasun keinuak eskertu, eta orduko gertakari lazgarriek utzitako arrastoa eta oraindik zabalik dauden zauriak gogorarazi zituzten, hara joandako herritarrekin batera. Egunkaria-ren izenean, Joan Mari Torrealdai administrazio kontseiluko lehendakari ohiak hitz egin zuen. Egunkaria-ri «babesa, atxikimendua, elkartasuna, denbora eta dirua» eman dioten herritarrentzako esker hitzak izan zituen, eta gogorarazi zuen oraindik ere haien beharra izango dutela, «auzi ekonomikoa absoluzioarekin itxi arte, Egunkaria-ren zauriari odola baitario». Joan Mari Torrealdaik irakurritako adierazpena.
Zauriak ixteko ukendua
Neurririk gabe
Jon Ordoñez (more…)
Kamiseta urdinak hamar urte geroago
Egunkaria-ko langile ohiek harro atera dituzte duela 10 urteko kamisetak. Egunkaria aurrera leloa paparrean. Duela hamar urteko oroitzapenak gogora ekartzen aritu dira. Nork deitu zion nori, eta nora joan zen. Batek dio Latzeko langileak elkartasuna adieraziz lantegitik atera zirenean konturatu zela gertatzen ari zenaz, eta eskerrak ematera joango litzatekeela gustura… Zahar itxura dute nikiek, eta nostalgia. Amorrazioaren, ezinaren eta indarraren usaina. Ekitaldiko argazki bilduma.
Zaldieroaren zinta
Zaldieroak Berria-n argitaratutako zinta handiagoan ikusteko, hemen. (more…)
Erreakzioak. “Oinarrizko eskubideen bortxaketan paradigmatikoa izan da ‘Egunkaria'”
Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoaren esanetan, “diktaduren eta demokrazia ustelen ezaugarri nabarmenetako bat” da egunkariak ixtea: “Oinarrizko eskubideen bortxaketan paradigmatikoa izan da Egunkaria“. Adierazpen askatasuna, langileen eskubideak eta beste eskubide batzuk ere urratu zirela nabarmendu du Garaikoetxeak. Halaber, esan du kazetaren itxieraren harira badela zerbait “bereziki mingarria”: “Euskararekiko gorrotoa ikusi zen epaiketa hartan. Nik hori ez dut barkatuko”. (more…)
#Egunkaria10urte, sare sozialetan
‘Egunkaria’-ko langile ohien testigantzak
CUPek itxiera gogoratu du Kataluniako Parlamentuan
David Fernandez legebiltzarkideak Justizia Batzordean egin zuen atzo aipamena.
Entzun ondo!
Maddalen Iriarte (more…)