«Buka dadila esperpentoa»

2010, urtarrilak 30

Atzo arratsaldean banatu zituzten 2010eko Argia Sariak, eta aldizkariko zuzendari Xabier Letonak Egunkaria auzia salatu zuen. «Buka dadila esperpentoa», esan zuen, eta absoluzioa eskatu zuen auzipetuentzat. (more…)

«Guadiana» ez da bukatu

2010, urtarrilak 30

asa.jpeg

Egunkaria auziko auzipetuek Guadiana epaiketa deitu izan dute beren artean. Izan ere, abenduaren 15ean hasi zen epaiketa, urtarrilaren 12an jarraitu zuen, gero berriz aste honetan izan du segida, eta datorren astean amaitzea espero da. Espainia eta Portugal artean iragaten den ibaiarekin konparatu dute, agertu eta desagertu egiten delako bere ibilbidean. Auzipetuek, ordea, argi daukate epaiketak eten luzeak izan arren ez dela bukatu. Joan Mari Torrealdai euskaltzain oso eta auzipetuaren ustez, lehen zatia baizik ez da bukatu, eta bigarrena hasteko dago. Bertze behin ere, eskertu nahi izan ditu orain arte lagundu dituzten herritar, elkarte, eta erakundeak, baina gisa berean animatu nahi izan ditu hemendik aurrera elkartasuna eta babesa erakusten jarraitzeko. «Oraindik bidea nahiko luzea izan daiteke. Segi dezagun Egunkaria libre! oihukatzen». (more…)

Madril

2010, urtarrilak 29

Luzien Etxezaharreta (Berria) (more…)

Hitzaldiak Dublinen

Eguerdi partean hitzaldia Dublin University Collegen, Dublinen. 20:00etan hitzaldia Pearse House zentroan, Dublinen. Parte hartuko du Ainara Mendiola Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko kideak.

Hitzaldiak Belfasten

13:00etan hitzaldia Queen’s unibertsitatean, Belfasten. 19:30ean hitzaldia Belfasteko Cultúrlann zentroan, Mairtin O’Muileoir-ek (Belfast Media Groupeko burua) aurkeztuta. Parte hartuko du Ainara Mendiola Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko kideak.

Solasaldia Derryn

12:00etan, Irlanda eta Euskal Herriaren arteko Elkartasun Batzordeak antolatuta, Zentsura Euskal Herrian izeneko solasaldia, Cultúrlann zentroan, Derryn, Bloody Sunday gogorarazteko ekitaldien barruan. Parte hartuko du Ainara Mendiola Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko kideak.

Irlandan ere ‘Egunkaria auzia’ mintzagai

2010, urtarrilak 28

Irlandan ere Egunkaria auzia-z hitz egingo dute datozen egunetan, Ainara Mendiola Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko kidea han izango baita hitzaldiak-eta ematen. (more…)

‘Egunkaria’-ren materiala salgai Mutrikun

11:00etatik 14:30ak arte, herriaren erdigunean. Mutrikuko Egunkaria-ren aldeko batzordeak antolatuta.

Elkarretaratzea Donostian

12:00etan, Bulebarrean, Egunkaria libre! lelopean. Egunkaria-ren Alde Kultur Elkarteak deituta.

; ?>