Larraulgo Udalak (Gipuzkoa) Egunkaria auzia-ri buruzko mozioa onartu du udalbatzarrean. Epaiketaren aurka azaldu da Udala, eta auzipetuei elkartasuna agertu die. (more…)
Larraulgo Udalak ere onartu du epaiketaren aurkako mozioa
Argazkia Larraulen
Egunkaria-ren aldeko argazkia aterako dute Larraulgo herritarrek, plazan, 12:00etan.
Izaskun Bilbaok ‘Egunkaria auziko’ torturak eta epaiketa aipatu ditu Europako Legebiltzarrean
Egunkaria-ko itxiera kasuko auzipetu batzuek torturak salatu zituztela esan du gaur Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak Europako Legebiltzarrean, eta kazeta itxi eta ia zazpi urtera ari direla egiten epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auziaz hitz egin du arratsaldean, eta minutu bateko astia izan du horretarako. Haren ustez, Europak “[Espainiako] Justiziaren akatsa” gaitzetsi egin beharko luke, “demokrazia indartzeko”. (Hemen hitzaldia) (more…)
Hitzaldi eta mahainguru sorta Euskal Herritik kanpo
Egunkaria-ren kontrako auziak, Euskal Herrian ez ezik, beste herrialde batzuetan ere piztu du interesa. Martxelo Otamendi auzipetuak datorren astean egingo duen bira da horren seinale, kasu: Herrialde Katalanetan eta Madrilen izango da hiru hitzaldi eta beste hainbeste mahaingurutan. Horretaz gain, Kataluniako Parlamentuko taldeek Egunkaria auzia aztertuko dute asteartean. (more…)
Iñaki Uria eta Txema Auzmendiren hitzaldia Hernanin
Biteri Kultur Etxean, 19:30ean hasita.
‘Egunkaria’-ko materiala salgai Hernanin
Gudarien plazan, 11:30etik aurrera.
‘Egunkaria’-ren aldeko jaia Madrilen
Egunkaria-ren aldeko jaia Madrilen: bazkaria 14:30ean, eta kontzertuak eta antzerkiak 17:00etan. Meson del Patio Maravillas.
Mahaingurua Madrilen
Martxelo Otamendi, Mariano Ferrer, Carmen Lamarca eta Isaac Rosaren arteko mahaingurua Madrilen. Lope de Vega bigarren hezkuntzako ikastegian, 12:00etan.
Mahaingurua Gironan
Mahaingurua Gironan (Herrialde Katalanak): Martxelo Otamendi, August Gil Matamala, Gemma Calvet eta David Fernandez. Kultur etxean, 20:00etan.