Txin-txina, langile ohien zeregina
Auzipetuen Bilboko adierazpena
Egundoko jendetza izan da Bilbon, ‘Egunkaria’-ren alde
Euskal Herriak berriro babesa agertu dio Egunkaria-ri, gaur ere izugarrizko jendetza bildu delako Bilbon, manifestazioan. 17:02an hasi da mobilizazioa, Egunkaria libre! lelopean, Autonomia kaletik. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko auzipetuak zeuden pankartan, baita auzi ekonomikoko beste auzipetuak ere. Babes handia eta askotarikoa jaso dute.
(Gaurkoaz informazio gehiago, Berria.info-n: auzipetuen adierazpena, argazki bilduma, bideoa…). (more…)
Krokodiloak
Imanol Murua Uria (Berria) (more…)
‘Egunkaria libre!’ aldarrikapenak hartuko ditu gaur Bilboko kaleak
Eguraldi hotza iragarri dute gaur Euskal Herrian, baina Bilboko kaleetan elkartasunaren beroa nagusituko da. Egunkaria libre! goiburupean, 17:00etan manifestazioa abiatuko da Bilboko Aita Donostia plazatik. Euskal Herriko alderdi politiko eta sindikatu gehienek eta gizarte eragile ugarik bat egin dute manifestazioarekin. (more…)
PSE-EE: “Fiskalak ez du kargurik eskatu, eta horrek erakusten du Zuzenbide Estatuak okerrak zuzentzeko tresnak dituela”
Diru laguntzaren trukean bederatzi artelan eskuratzeko aukera
Egunkaria Epaiketa Elkarteko Taldeak, izenpetutako eta zenbakitutako bederatzi artelan diru laguntzaren trukean eskuratzeko aukera jarri du (ikusi albiste honetan artelan denak), Egunkaria-ko auzipetuekiko “elkartasunez” dirua biltzeko asmoz. Artelanak Nestor Basterretxea, Xabier Egaña, Koldobika Jauregi, Zumeta, Lazkano eta Xabier Morrasen kopiak dira. 688 654 930 telefonoan argibideak (11:00-13:00, 18:00-20:00). Artelanak ikusgai: Donostian, San Martin kalean, 50.ean (astelehenetik larunbatera, 18:30-20:30) eta Bilbon, Kafe Antzokian (astelehenetik ostegunera). Ikusi bideoa.
(more…)
Gehiengo sindikalak, EAJk eta EAk ere deia egin dute bihar Bilbora joateko
«Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako epaiketa erabateko zentzugabekeria juridikoa da», euskal gehiengo sindikalaren iritzian. Horregatik, larunbatean 17:00etan Autonomia kaletik abiatuta Egunkaria libre! lelopean egingo den manifestaziora joateko deia egin dute ELAk, LABek, ESK-k, EILASek, EHNEk eta Hiruk, elkarrekin argitaratu duten oharrean. EAJk ere gauza bera egin zuen atzo, beste ohar batekin, baita EAk ere. Hainbat gizarte mugimenduk ere manifestaziorako deia egin diote gizarteari, hala nola Lokarrik eta Topagunea euskara elkarteen federazioak. (more…)
Uria «Itxaropentsu izan nahi dugu, baina hankak lurrean eduki behar dira»
«Gaztetxean, etxean bezala, Madrilen ez bezala». Hitz egiten hasi, eta Iñaki Uriak esan zuen lehen gauza izan zen. Etxean zegoen, Zarautzen bertan. Eta etxean bezala sentitu zen, afari merienda eta guzti, tertulia giroan. Madrildik etorri berritan, epaiketako aurreneko bi egunetako gorabeherak kontatu zituen Uriak Putzuzulo gaztetxean, Euskara Astearen barnean. (more…)






