Aho bateko absoluzio eskea

2009, abenduak 16

Alderdi abertzale guztietako ordezkariak joan dira Espainiako Auzitegi Nazionalera Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Xabier Oleaga eta Martxelo Otamendiri elkartasuna adieraztera. Denek bat egin dute Egunkaria-ren itxiera salatzeko eta auzipetuak errugabeak direla adierazteko. Epaiketa lehenbailehen bukatzeko nahia erakutsi dute, eta azpimarratu soilik absoluzioa izanen dela onargarria. Prentsa ohar bidez, Ezker Batuak eta Alternatibak bat egin dute alderdi abertzaleek adierazitakoarekin. Bilbon eginen den manifestaziora joateko deia egin dute denek. (more…)

Eusko Jaurlaritzak konfiantza du Justizian

2009, abenduak 16

Eusko Jaurlaritzak konfiantza osoa erakutsi dio Espainiako Justiziari, Idoia Mendia bozeramailearen eskutik. Ongi funtzionatzen duela uste du, baina onartu du «ia-ia zortzi urte luzatu eta gero Justiziak justua ez izateko arriskua» duela. «Espero dugu lehenbailehen bukatuko dela, dagokion ebazpenarekin». (more…)

Euskalgintzak eta beste hainbatek babesa agertu die auzipetuei Madrilgo joan-etorrian

2009, abenduak 16

a4.jpg

Auzipetuek gertutik jaso zuten atzo, euskalgintzako ordezkarien babesa. Orain dela zazpi urte Donostiako manifestazioa antolatzen mobilizatu baziren, atzo, euskararen arloan lan egiten dutenen ordezkaritza zabala hurbildu zen Madrilera, Auzitegi Nazionalaren atarira egunean bertan egindako joan-etorrian. Euskal gizartearen hainbat ordezkari euren kasara joan baziren ere, beste hainbatek elkarrekin egin zuten bidaia Madrileraino. Eta modu horretan elkartasunak gainezka egin zuen goizaldean Donostiatik abiatu zen autobusean. (more…)

Azken hitza

2009, abenduak 15

Xabier Lekuona (‘Egunkaria’-ko langile ohia). (Oroiminak, Berria). (more…)

Egañaren agurrekoa BECen

2009, abenduak 15

Andoni Egañak Egunkaria auzia izan zuen hizpide igandean BECen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko agurrean, lehen saioaren hasieran.

«Elkar ikusiko dugu Bilbon»

2009, abenduak 15

Madrilen dira, baina itzuliko dira. Hala adierazi zuten atzo bost auzipetuek, senideekin batera, autobusera igo aurretik egindako agurrean. Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Xabier Oleaga izango dira gaur eta bihar Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzen; eta larunbatean, Bilbon, Egunkaria libre! lelopean egingo den manifestazioan. Gabonak etxean igaroko dituzte, eta, urtarrilean, Madrilera itzuliko dira. Gaur hasiko da epaiketa, baina noiz amaituko den ezin jakin oraindik. (more…)

Duintasuna eta justizia

2009, abenduak 14

Xabier Euzkitze (Noticias de Gipuzkoa) (more…)

Zer zigor jaso dituzte dagoeneko, epaiketa hasi aurretik? (eta 14)

2009, abenduak 14

Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)

Otamendi: «Herri honek auzi politikoetako bat irabazteko garaia da»

2009, abenduak 14

(Gara). Asteartean Madrilen abiatuko den epaiketan auzipeturik dauden bost lagunek 2003an Egunkaria itxi zutenean jasandako atxiloketa, inkomunikazio eta torturen berri emango dutela eta errugabeak direla defendatuko dutela nabarmendu du Martxelo Otamendik. Baina argi du aurretik errugabe ziren beste batzuk zigortuak izan direla Entzutegi Nazionalean. (more…)

; ?>