Hemeretzi urte bete eta hogeigarrenari ekingo lioke Euskaldunon Egunkaria-k gaurko egunez… 2003ko otsailaren 20an Espainiako Auzitegi Nazionalak itxi izan ez balu. 1990eko abenduaren 6an kaleratu zuen lehen alea. Bide luze eta neketsua egin behar izan zen euskara hutsezko kazeta sortzeko. Bide nekeza bai, baina ilusioz eta gogoz betea ere bai. (more…)
Herriaren «gosetik» jaiotako egunkaria
Zer norabide hartu zuen ikerketak itxieraren ondoren? (5)
Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)
Iñaki Gabilondo: “Egunkariak ixtea oso-oso gaizki iruditzen zait”
Iñaki Gabilondo euskal kazetariari elkarrizketa egin diote Argia astekarian, eta egunkarien itxieraz galdetu diote, besteak beste. Kazetak ixtea “oso-oso gaizki” iruditzen zaiola adierazi du Cuatro Espainiako telebista kateko albistegi aurkezleak. (more…)
‘Egin’ eta ‘Egunkaria’ auziak: ideien joan-etorrian
Lutxo Egia (idazlea, Euskal PENeko zuzendaritza batzordekidea) (more…)
Iparraldean ere sar daiteke dirua
Egunkaria-ren aurkako epaiketari aurre egiteko gastu ekonomiko handiak dituzte auzipetuek, eta laguntza ekonomikoa eskatu diete herritarrei. Bono-laguntzak eta elastikoak saltzen ari dira horretarako, eta Egunkaria-Epaiketa taldeak kontu korronteak ere ireki ditu. Gaurtik (abenduak 5) aurrera, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko herritarrek ere edukiko dute bankuan dirua emateko aukera. (more…)
Euskalgintza osoa jopuntuan dagoela salatu dute Durangoko elkarretaratzean
Durangoko azokara iritsi da Egunkaria libre! aldarria. Azoka irekitzearekin bat, Egunkaria auzia-ren kontrako aurreneko elkarretaratzea egin dute bertan. Hezkuntza arloko ehunen bat lagun batu dira pankartaren atzean, haien artean Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidentea, Xabier Oleaga auzipetua eta ikastetxe publikoetako ordezkariak zein ikasleak. (more…)
Manifestazio nazionala Bilbon (17:00)
Egunkaria-ko auzipetuek deituta. 17:00etan. Aita Donostia plazan hasiko da, Egunkaria libre! lelopean.
Xabier Oleagaren hitzaldia Zamudion
20:00etan.
Txistor eta sagardo dastatzea Orion
Plazan, 12:00etatik 14:00etara.




