Egunkaria-ren epaiketaren aurkako emanaldia azaroaren 28an izango da, Donostian, eta hainbat musikari ezagun ariko dira.
Kursaaleko kontzertu handira joateko deia
Otamendi: “Inolako frogarik ez dute”
Larria da egoera. Espetxera joateko aukera asko dituzte Egunkaria auzia-n epaituko dituzten bost lagunek. Hala agertu du Martxelo Otamendik, Egunkaria-ko zuzendari ohiak eta auzipetuetako batek, Donostiako Irakasle Eskolan emandako hitzaldian. (more…)
Azpeitian Egunkariaren aldeko materiala salgai
Ostiralean arratsaldeko 21:00etatik 21:30etara Antzerki Topaketen barruan, Izarraitz frontoian Egunkariaren aldeko materiala egongo da salgai.
Egunkariaren aldeko mahaia Zestoan
Ostiralean iluntzeko 19:00etatik 21:00etara udaletxe azpian Egunkariaren aldeko materiala egongo da salgai.
‘Egunkaria absolbitzeko arrazoiak’ artikulua ‘Rebelion’ webean
Carmen Lamarca Perez abokatu eta Zuzenbide Penaleko irakasleak Egunkaria auzia-ren absoluzioa eskatu du Rebelion webean idatzitako iritzi artikuluan. Razones para la absolución de Egunkaria izena jarri dio idatziari, eta euskarazko kazetaren “arma bakarra adierazpen askatasunaren erabilpena” izan dela dio. “Beraz, zuzenbideak eta justiziak benetan elkarrekin bidea egin nahi badute, absoluzioa ematea besterik ez da geratzen”. (more…)
‘Egunkaria’-ren aldeko kontzertua emango dute hainbat musikari ezagunek hilaren 28an, Kursaalean
(Joan Mari Torrealdai auzipetua, Iñaki Uria auzipetua, Peio Ospital kantaria eta Martxelo Otamendi auzipetua, gaur, Donostian)
Egunkaria libre! jaialdi handia izango da azaroaren 28an (larunbata) Donostian, Kursaalean, 19:00etatik aurrera: hainbat musikari ezagunen kontzertua. Euskarazko kazetaren epaiketaren aurkako ekitaldia izango da, baita auzipetuei elkartasuna adierazteko ere. Gaur aurkeztu dute emanaldia, Donostian, eta Peio Ospital kantariak azpimarratu du ekitaldia “ekonomikoki laguntzeko” ere izango dela. (more…)
Auzipetuen senide batzuk Euskadi Irratian aritu dira solasean
Egunkaria-ko auzipetu batzuen senideak izan zituzten lehengo larunbatean Euskadi Irratian, Amarauna saioan, auziaz hitz egiteko. 26 minutuko solasaldia izan zuten. Mila Otamendi (Martxelo Otamendiren arreba), Garazi Torrealdai (Joan Mari Torrealdairen alaba) eta Gemma Ajesta (Xabier Oleagaren emaztea) aritu ziren. Hemen klikatuta entzun daiteke saioa. (more…)
Egunkariako Batzordearen bilera Beasainen
Arratsaldeko 20:00etatik aurrera Beasaingo udaletxeko batzar aretoan Egunkariaren aldeko batzordea bilduko da.
Martxelo Otamendiren hitzaldia Getxon
Martxelo Otamendi Egunkariako auzipetuak hitzaldia emango du Getxoko Karitatea kaleko Aldai Patronatuan arratsaldeko 19:30etatik aurrera.





