2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, 'Euskaldunon Egunkaria'. Eraso judizial hark izugarrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta jasotako elkartasuna eta gizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan zen.
Eguzkiak ere ez zuen kukurik egin duela zazpi urte, guardia zibilek Martin Ugalde Kultur Parkea hartu eta Juan del Olmo epailearen aginduz Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean. Zazpi urte bete ziren atzo. Izpi batzuk ikusi ziren atzokoan. Eta herri askotako kaleak Egunkaria libre! leloarekin bete ziren. Itxiera salatu, eta auzi haren ondorioz epaitu dituzten bost lagunen absoluzioa eskatu zuten. (more…)
Epaiketa hastear zela hasi zituzten elkarretaratzeak. Aktoreek, musikariek, sukaldariek, idazleek, bertsolariek, kazetariek… eta beste hainbat sektoretako ordezkariek. Haiek guztiek eutsi diote Egunkaria libre! zioen pankartari. Atzo Andoainen, Egunkaria-ren itxieraren zazpigarren urteurreneko ekitaldian, hitzez, bertsoz eta kantuz azaldu zuten elkartasuna. (more…)
Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Egunkaria itxi zuenetik bihar zazpi urte betetzen direla oroitu dute gaur Andoainen (Gipuzkoa); hain zuzen ere, Egunkaria egiten zen Martin Ugalde Kultur parkean. Itxiera, atxiloketa eta tratu txarretatik zazpi urte igaro dira, baina ekitaldira bildutakoek gogoan izan dutenez, auzia ez da amaitu. Epaiketa egin berri da eta epaiaren zain dira bost auzipetuak. Hain zuzen ere, absoluzioa dela epai onargarri bakarra nabarmendu duteekitaldian zehar hitza hartu duten hainbat lagunek, eta hori ere ez dela aski, Pedro Miguel Etxenike zientzilari entzutetsuak adierazi duenez, ez delako nahikoa “egindako min ikaragarria” ordaintzeko. (more…)