Egunkaria auzia-n epaitu zituzten bost lagunak absolbitzea espero eta desio du Jean Haritxelhar euskaltzainburu ohiak. (more…)
Jean Haritxelhar: “Astakeria izugarria egina du Espainiako Gobernuak”
Zigor amaigabea
Xabier Lekuona (Berria) (more…)
BBC, ‘Egunkaria auzia’-z galdezka
BBC Erresuma Batuko irrati-telebista kate publikoa Euskal Herriko egoera politikoaz erreportajea egiten ari da egunotan, hona etorrita, eta gaur goizean Andoainen izan da, Berria-ren egoitzan, Egunkaria auzia-ri buruz galdezka. Sarah Rainsford kazetariak telebistarako ordu erdi inguruko elkarrizketa egin dio Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetu eta Berria-ko zuzendariari (argazkian). (more…)
Torrealdairi bertsoak
Otsailaren 28an Gorbeiara Egunkaria-ren aldeko ibilaldia egin zuten hainbat lagunek, eta Juan Mari Juaristik eta Felipe Zelaietak honako bertsoak abestu zizkioten Joan Mari Torrealdai auzipetuari. (more…)
Epaiaren zain
Otsailaren 1ean bukatu zen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Egunkaria-ren itxierari buruzko epaiketa, baina Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez epaileek osatutako epaimahaiak oraindik ez du eman epaia —ez dago datarik jarrita horretarako—. (more…)
Ramon Etxezarreta: “Prozesu honetan, ‘Egunkaria’ ez ezik, euskara bera ere auzitan egon da”
Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea elkarrizketatu du Goiena-k eta, besteak beste, Egunkaria auzia izan dute hizpide. (more…)
Patxi Lopezek ‘Egunkaria auzia’-n “justizia” egingo dela espero du
Eusko Jaurlaritzako lehendakari denetik —iazko maiatzean hartu zuen kargua—, Twitter bidezko bere bigarren elkarrizketa eman du gaur Patxi Lopezek —argazkian, elkarrizketa saioan— eta, besteak beste, Egunkaria auzia-z galdetu diote, ea zer espero duen. “Beti esandako gauza bera espero dut: justizia”, esan du Lopezek. “Deliturik egin ez dutenak horrela epaituak izatea espero dut”. (more…)
Guillermo Toledo espainiar aktoreak ‘Egunkaria’-ren aurkako epaiketa salatu du
Orlando Zapata preso kubatarraren heriotzaren ondoren —otsailaren 23an hil zen, gose grebagatik— Guillermo ‘Willy’ Toledo espainiar aktoreak (Madril, 1970) hura “gaizkilea” zela eta “disidente politikoa” ez zela esan izanak hautsak harrotu ditu Espainian, eta kritika asko jaso ditu. Ostiralean Publico-ren webguneak elkarrizketa digitala egin zion Toledori (argazkian), eta honek Egunkaria auzia hizpide izan zuen. Epaiketa salatu zuen.
‘Egunkaria libre!’ aldarrikatuz atzerrian
Egunkaria-ren aldeko aldarrikapenek etenik ez dute, eta atzerrian ere bada islarik, argazki hauetan ikusten den bezala.